Bitxikeriak -
1.075 kilo eta 6,4 metro
Tona bateko itsas krokodilo bat harrapatu dute Filipinatan
Kokrodiloak tona bateko pisua du eta sei metro neurtzen ditu. Asiako herrialdean inoiz ikusi den krokodilorik handiena izan daiteke.
Erredakzioa
Ehiztari aditu batzuk tona bateko pisua eta sei metroko luzeera duen itsas krokodilo bat harrapatu dute Filipina hegoaldean. Asiako herrialdean inoiz ikusi den krokodilorik handiena izan daiteke, Filipinako hedabideek jakitera eman dutenez.
Ronald Nuer Bunwango udal-kontseiluak esan duenez, 21 gauez ibili dira krokodiloa harrapatu nahian eta, hala ere, bi kasutan animalia lotzeko erabiltzen zituzten sokatatik askatzea lortu du.
Palawango Natura Kontserbazio Zentroaren arabera krokodiloa arra dela jainarazi du Nuerrek.
Animaliak 1.075 kiloko pisua eta 6,4 metroko luzeera dauka muturretik hasi eta buztanerarte.
Guinness Munduko Errekorren liburuaren arabera, itsas krokodilorik handiena Australian harrapatu zuten eta 5,48 metro neurtzen zituen.