Bitxikeriak -
ZENBAKIEKIN JOLASEAN
2020-02-02, kapikua da gaur, 101 urtean errepikatuko ez den fenomenoa
Bi aldeetara berdin irakurtzen da zenbaki hau, bai ezkerretik hasita, bai eskubitik. Gaur, gainera, urteko 33. eguna da eta 333 egun falta dira urtea amaitzeko.
EITB.EUS
2020ko otsailaren 2 hau berezia da, kapikua baita.
Katalaneko "cap i cua"-tik dator kapikua hitza, eta matematikan, ezkerretik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den edozein zenbakiri errefentzia egiteko erabiltzen da. 161, 292, 3003, 5005 eta 91019 adibidez, edo kasu honetan bezala, 20200202.
Gaurko egunez beste bitxikeri bat ere badago, gainera: urteko 33. eguna da eta 333 egun falta dira urtea amaitzeko.
Data honen harira, Goio Lekuona matematika irakaslea elkarrizketatu dute Euskadi Irratian. Haren hitzetan, honelako kointzidentziek "zenbakiekin jolas egin eta ikasleen artean matematikarekiko zaletasuna pizteko balio dutela" azaldu die.
Berezia da, beraz, gaurko eguna, eta askorentzat magikoa ere bai. Antzina, adibidez, greziarrek kapikua egunetan gertakizun erabakigarri bat gertatuko zutela uste zuten; ona normalean, baina txarra ere izan zitekeen.
Azken egun kapikua 2010-01-02an izan zen, data "euskaraz" irakurrita. Gaztelaniaz, berriz, 21-02-2012, 11-02-2011 eta 01-02-2010. 2002ko otsailaren 20a ere kapikua izan zen gaztelaniaz (20-02-2020), eta zenbaitek "munduaren amaiera" gertatuko zela iragarri zuten. Bistakoa denez, ez zen horrela izan.
Hurrengo kapikua 2121-12-12an izango da euskaraz, eta 12-02-2021 gaztelaniaz.