Bitxikeriak -
117 urte zituen
Munduko pertsonarik zaharrena hil da
Emma Morano italiarrak 117 urte zituen, eta ofizialki, bizirik zegoen XIX. mendean jaiotako azken pertsona zen.
Agentziak | Erredakzioa
Munduko pertsonarik zaharra zela uste zen Emma Morano larunbatean hil zen. 117 urte zituen Moranok.
1899ko azaroaren 29an jaio zen Italiako iparraldean, Piamonten, eta ofizialki, bizirik zegoen XIX. mendean jaiotako azken pertsona zen.
Emakumeak zionez, genetika onari eta egiten zuen dietari esker lortu zuen horrenbeste urte betetzea. Moranok hiru arrautza jaten zituen egunero, horietatik bi gordinik. Hiru mendetan luzatu zen haren bizitza eta bi munduko gerra eta Italiako 90 gobernu baino gehiago bizi izan zituen.
Violet Brown jamaikarra da orain munduko pertsonarik zaharrena. 1900. urteko martxoaren 10ean jaio zen.