Bitxikeriak -
Gasteiz
800 euro itzuli dizkiote kalean aurkitu zituen gasteiztar bati
Araudiak bi urteko epea finkatzen du dirua erreklamatu ahal izateko, baina, normalean, denbora tarte horretan ez da salaketarik jartzen.
Agentzik | Erredakzioa
Kalean 800 euro aurkitu zituen gizon bati dirua itzuli dio Gasteizko Udaltzaingoak. Araudiak bi urteko epe legala finkatzen du dirua erreklamatu ahal izateko, baina denbora tarte honetan inork ez du salaketarik egin.
Duela bi urte, herritar horrek 800 euro aurkitu zituen kalean, eta, gizonezkoak, objektu galduen bulegoan entregatu zuen dirua.
Gasteizko Udaltzaingoak ohar baten bidez jakitera eman duenez, normalean, kalean aurkitzen den dirua ez da objektu galduen bulegoan entregatzen. Dena dela, dirua entregatu duten herritar gehienei bi urte igaro ostean itzultzen diotela azpimarratu du.