Bitxikeriak -
Alemania
Hitlerren jaka bat enkantean saldu dute 275.000 euroren truke
1944ko uztailean Hitlerren kontrako atentatu baten ostean egin zizkioten X izpiak ere enkantean atera dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Asteburu honetan Adolf Hitlerren jaka gris bat saldu dute 275.000 euroren truke, Munichen (Alemania) egin duten enkante batean. Horrekin batera, mediku estatubatuar baten bilduma pertsonalaren objektu batzuk saldu dituzte.
John K. Lattimier mediku gisa aritu zen Nurembergeko auzietan, baina baita ere bildumagile sutsua izan zen. Horren semeak bildumaren parte bat saltzea erabaki du orain, medikua 2007an hil baitzen.
‘Bild’ egunkari alemaniarrak esan duenez, erosleetako batek, Argentinatik etorritakoa, 600.000 euro bideratu ditu enkante horretako hainbat objektu erosteko. Besteak beste, Hitlerren praka batzuk eta jaka bat eskuratu ditu.
Halaber, 1944ko uztailean Hitlerren kontrako atentatu baten ostean egin zizkioten X izpiak ere enkantean atera dituzte.
Alemaniako elkarte juduak enkantea “nazkagarria” izan dela esan du.