Cerrar

Radio

Radio Euskadi

Boulevard

Arkaitz Rodríguez

"Si el PNV no avanza en lo nacional pensaremos pactos con Podemos y PSE"

"Hay opciones". Para el secretario general de Sortu con el gobierno de Pedro Sánchez hay posibilidades de avanzar en la situación de los presos de ETA y en la "resolución del conflicto".

  • Arkaitz Rodríguez

    Arkaitz Rodríguez

    24:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskaraz irakurri: Rodriguez: "Ez dugu Podemosekin eta PSE-EErekin itunak egiteko aukera baztertzen"

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak Podemos Euskadiren aurka egin du, Eusko Jaurlaritzaren kontuei emandako babesagatik. "Podemosek uko egin dio gizarteari eta ekonomiari. EH Bildu alternatiba sozial eta nazional bakarra da Madriletik erabateko subiranotasunera igarotzeko", esan du. Rodriguezen ustez, PSEk eta Podemosek "uko egin diete ezkerreko jarrerei", eta "EAJren makulutzat" jo ditu.

Sortutik, ordea, Nafarroan zein Irunen horiekin lortutako akordioak aldarrikatu dituzte: "ezkerrera begiratzen dutenean aurkitzen gaituzte". Hala ere, Rodriguezek ez dio  jeltzaleekin akordioa lortzeari ateak ixten; "EAJri esaten diogu Podemosek eta PSEk baino gehiago eskaintzen ez badu haiekin itunak egitea pentsatuko dugula, arlo sozio-ekonomikoan gauza gehiago partekatzen ditugulako".

Urtarrilaren 30eko greba "duintasunaren aldeko kolpea da" Sortuko idazkari nagusiarentzat. Ildo horretan, hainbat zifra aipatu ditu grebari babesa emateko: bazterketa soziala, gazteen prekarietatea, erosteko ahalmenaren beherakada eta pobreziaren mugatik beherako pentsioen ingurukoak.

"Ahalduntze ariketa bat da", azaldu du; eta, Pablo Iglesiasen adierazpen batzuen harira, "herri presioa beharko du Espainiako Gobernuak funtzionatzeko". Patronalak defendatzen duen diskurtsoa "ipuina" dela esan du, "denok ontzi berean goazela" aipatuz, eta egoera "elite aseezinen eta gehiengo popularraren arteko sokatira" batekin alderatu du.

EAEko eta Nafarroako kontu publikoen bozketen harira, bi esparruen arteko aldea nabarmendu du Rodriguezek. "Nafarroan UPNren eskuin espainolista eta erreakzionarioa da alternatiba", azpimarratu du Sortuko agintariak. "Erraztu ditugun aurrekontuak EH Bilduren eta PSNren arteko negoziazio zintzoen emaitza izan dira, eta aurrerapausoak lortu dira: gastu muga handitzea, inbertsio sozialetarako kredituen partida, pribatizazioaren aurkako konpromisoa". EAEn, aldiz, "EAJk ez du negoziatu nahi izan, bazkide merkeagoa aurkitu duelako".

"EAJri adarren erasoa eman dio. Poliamodiokoek jeloskor jartzen dira gainerakoek ituna egiten dutenean", esan du Rodriguezek, PSE eta Podemosekin Irunen sinatutako akordioaren harira; "eurek pentsatzen baitute mundu guztiarekin hitzartu dezaketela, eta gainerakoak txokora. Hori amaitu da", esan du.

La detención de cuatro miembros de Sortu por su presunta relación con la organización de 95 'ongi etorris' supone para Rodríguez "un nuevo intento del estado profundo y la ultraderecha para condicionar el nuevo escenario y descarrilar la nueva ventana de oportunidad creada por el independentismo". Para Rodríguez, aunque "escéptico", observa posibilidades de "avanzar en la resolución de presos y el conflicto", una situación que en su opinión tratan de boicotear "sectores poderosos del estado". Para Sortu en el seno del PSOE "hay sectores que participan de operaciones de sabotaje" pero considera que actualmente existe una situación de "el estado contra el gobierno" probada por las trabas de Sánchez para proclamarse presidente.