Política -
Altsasuan
Eusko Ekintza alderdi abertzale eta 'antikapitalista' aurkeztu dute
Alderdiaren sortzaileen arabera, "ezker abertzalean lekurik ez duen errealitatearen ordezkariak" izateko sortu dira.
Erredakzioa
Euskaraz irakurri: Eusko Ekintza alderdi abertzale eta 'antikapitalista' aurkeztu dute
Eusko Ekintza ezker abertzaleko alderdi berria aurkeztu dute larunbat honetan, alderdi "antikapitalista, ezkerrekoa eta independentista". Bere helburua "sistema ekonomiko, sozial eta poltiko berria lortzea da".
Alderdi berriak Herri Batasuneko, EAko eta beste alderdi batzuetako kide oihek sortu dute eta aurkezpena Altsasuan egin dute.
Eusko Ekintzako sortzaileak Peio Mari Olaeta, Nekane Garmendia, Gotzone Rekondo, Enrique Lertxundi, Jakue Pascual, Santi Merino eta Arritxu Santamaria dira.
Gotzone Rekondo izan da adierazpena irakurtzekoa arduraduna. Bere hitzetan, eusko ekintza "ezker abertzalean lekurik ez duen errealitatearen ordezkaria" izateko sortu da.
"Independentzia eta sozialismoa"
Hala ere,alderdi ezker abertzaleak beti defendatu dituen zenbait gaiekin bat egiten duela azpimarratu dute, "independentziarekin eta sozialismoarekin" batez ere, baina "sozialismoa sektore publiko indartsu batean oinarrituta" ulertzen dute.