Cerrar

Ciclismo

Nafarroako Klasikoa

Veronica Ewersek irabazi du Emakumezkoen Nafarroako Klasikoaren bigarren lasterketa

EITB MEDIA

Ane Santesteban Gipuzkoako txirrindularia bigarrena izan da.

0:29
Veronica Ewers

Leer en Castellano: Veronica Ewers vence en la segunda etapa de la Clásica Féminas en Pamplona

Veronica Ewers (EF Education) Estatu Batuetako txirrindularia nagusitu da 2022ko Emakumezkoen Nafarroako Klasikoaren bigarren lasterketan. Probaren hasiera eta helmuga Iruñea izan da, 124,8 kilometroko ibilbidearekin.

Irabazlearen ostean, Ane Santesteban eta Kristen Faulkner (Team Bikeexchange) heldu dira, hurrenez hurren, helmugara. Talde bereko bi txirrindulariek eguneko irabazlearekin batera egin dituzte ihesaldiko azken kilometroak, baina helmugarako 8 baino ez zirenean falta, ezin izan diote Ewesi jarraitu eta atzean geratu dira.

Guztira 108 txirrindulari atera dira Iruñeako San El Fuerte etorbidetik, 21 taldetan banatuta (15:00etan). Olaberri, Tiebas, Biurrun, Tirapu, Artaxoa, Erreniega, Zarikiegi eta Galar mendateak gainditu dituzte txirrindulariek.

 

Sailkapena:

1 - EWERS Veronica (EF Education-TIBCO-SVB) 3:27:52

2 - SANTESTEBAN Ane (Team BikeExchange - Jayco) +35"

3 - FAULKNER Kristen (Team BikeExchange - Jayco) +58"

4 - BENITO Mireia (Massi - Tactic Women Team) +1'31"

5 - ERIC Jelena (Movistar Team) +3'52"

6 - DRONOVA-BALABOLINA Tamara (Roland Cogeas Edelweiss Squad) d.b.

7 - ROSEMAN-GANNON Ruby (Team BikeExchange - Jayco) d.b.

8 - CHRISTOFOROU Antri (Team Farto - BTC) d.b.

9 - QUAGLIOTTO Nadia (Bepink) d.b.

10 - ABGRALL Noémie (Stade Rochelais Charente-Maritime) d.b.