Itxi

Alaves

SMARTBANK LIGA

Alaves esku-hutsik itzuli da Vila-realen zelaitik (1-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Etxeko taldearen gol bakar batek sailkapeneko bigarren posturik gabe utzi du Gasteizko taldea.

  • Antonio Blanco

    Antonio Blanco baloiagatik borrokan. Argazkia: @Alaves

Alavesek 1-0 galdu du Vila-real B taldearen aurkako partida. Alberto del Moralek sartutako golari esker, Vila-realek garaipena lortu du, eta Alaves sailkapeneko bigarren postua eskuratzeko aukerarik gabe geratu da.

Vila-real B-Alaves partidako laburpena

Luis Garcia Plazaren taldeak, iraganean Vila-realen bigarren eta lehen taldeetako entrenatzaile izandakoak, indartsu ekin dio partidari. Luis Riojak partida hasi eta 15 segundora egindako jaurtiketa arriskutsu batekin, etxeko atezaina ezustean harrapatzeko zorian egon da.

Alavesen hasiera ona izan arren, Miguel Alvarezen taldea behetik gora joan da, eta aurkariaren areara hurbiltzen hasi da. Horietako batean, 30. minutuan, Del Moralek Vila-real B aurreratu du, Carloren pase ona baliatuta. Partida 1-0ekoarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian, Luis Garcia Plazak Villalibre eta Alkain zelairatu ditu, Alavesen erasoan sakontasun gehiago lortzeko asmoz. Horrela, Antonio Blancok Iker Alvarez lan egitera behartu du, taldearen jokaldi on baten ostean.

Minutuek aurrera egin dute, eta Alavesek gola egiteko ahaleginak egin ditu, baina etxeko taldea oso ondo aritu da defentsan eta ez dio erasoari uko egin. Alex Millanek bigarrena egin eta partida erabakita uzteko aukera izan du  67. minutuan; Siverak, ordea, erantzun bikaina eman du.

Gola egin ezinik joan zaio denbora Alavesi, eta porrota jaso du; horrela, bigarren postua eskuratzeko aukerarik gabe geratu da.

 

Fitxa teknikoa:

1 – Vila-real B: Iker Alvarez, Leal, Pablo Iñiguez, Dela, Tasende, Carreira (Collado, 80. min), Carlo, Del Moral, Alex Millan (Ontiveros, 80. min), Fer Niño (Alex Fores, 88. min) eta Lozano (Mbacke 80. min).

0 – Deportivo Alaves: Sivera, Tenaglia, Laguardia (Arroyo, 70. min), Sedlar, Duarte, Blanco, Toni Moya (Salva Sevilla, 55. min), Jason (Villalibre, 46. min), Luis Rioja, Guridi (Miguel de la Fuente, 55. min) eta Sylla (Alkain, 46. min).

Gola: 1-0, 30. min: Del Moral.

Epailea: Luis Mario Milla Alvendiz. Txartel horia atera die Laguardiari eta Duarteri.