Itxi

Eibar

SMARTBANK LIGA

Eibarrek 2-1 irabazi dio Racingi

I. G. | EITB MEDIA

Stoichkovek lehen zatian sartutako bi golek denboraldiko laugarren garaipena eman diete armaginei.

  • Stoichkov jaurtiketa bat egiten

    Stoichkov jaurtiketa bat egiten. Argazkia: @SDEibar

Juan Diego Molina "Stoichkov" aurrelariaren bi golek laugarren garaipena eman diote Eibarri SmartBank Ligan, Racing Santander mendean hartuta (2-1).

Eibar - Racing Santander partidako laburpena (2-1)

Stoichkovek, 21 golekin aurreko ikasturtean mailako hirugarren golegilerik onena izan zenak, markagailua ireki du gipuzkoarrentzat Alvaro Tejeroren eskuin hegaletik egindako erdiraketa sare barrura bidalita.

Gol horrek ez du baretu aurrelari armaginaren gol gosea, lehen denboraren luzapenean 2-0koa sartu baitu area barrutik egindako jaurtiketa gurutzatu indartsu batekin.

Racingek aldea murriztu du Anaitz Arbillak bere atean sartutako golarekin, partida amaitzeko ordu erdi falta zela, eta itxaropena emango dio talde bisitariari.

Hala ere, azken minutuetan gertuago egon da Eibarren hirugarren gola Racingen bigarrena baino.