Itxi

Alaves

LaLiga Smartbank

Levanterekin galdu eta atzera pausoa eman du Alavesek, igora zuzena lortzeko bidean (2-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Partidako bi golak lehen zatian jaso dituzte gasteiztarrek, Pepelu eta Wesley izan dira golegileak.

  • Levante-Alaves partidako irudia

    Levante-Alaves partidako irudia. Iturria: @Alaves.

Alavesek 2 eta 0 galdu du Levanteren etxean, eta atzera pausoa eman du LaLiga Santanderrera zuzenean igotzeko helburuan, bukaerarako lau jardunaldi falta direnean. Partidako bi golak lehen zatian iritsi dira, Pepelu eta Wesley jokalarien eskutik.

Levante-Alaves partidaren labupena

Alaves hasieratik saiatu da aurrean presioa egiten, Levantek baloia jokatuta ateratzea saihesteko. Baina astean pentsatutakoak ez du ezertarako balio izan Pepeluk 7. minutuan egindako gol bikainaren ostean. Blancok ez du bloia aldaratzen asmatu eta Pepeluk, boleaz, Sivera gainditu du, baloiak langa jo ostean.

Levante eroso ian da berdegunean eta Pepelu bigarrena sartzear izan da, área barruan Joniren pasea bularrarekin kontrolatuta. Siverak boia urruntzea lortu du, baina ondoren ezer gutxi egin ahal izan du Wesleyk kornerraren ostean buruarekin egindako errematearen aurrean. Horrela iritsi dira atsedenaldira; Levante 2 eta 0 aurretik, eta Alavesek atera jaurtiketarik egin gabe.

Bigarren zatian, partida ez da aldatu. Levante jaun eta jabe izan da. Luis Garciak aldaketa hirukoita egin du: Villalibre, Balboa eta Salva Sevilla sartu ditu, taldearen erreakzioa baliatzeko asmoz. Villalibrek ia du aukerarik argiena, baina área txikian egindako errematea kanpora joan zaio (71. minutuan).

Azken minutuetan ez da ezer berezirik izan. Lortutako hiru puntuei esker, Levantek zalantzak uxatu ditu eta igoera zuzeneko postuetan da orain. Alaves, berriz, golen diferentzia dela eta, postu bat jaitsi da, jardunaldia nola bukatu zain.  

Fitxa teknikoa

2 - Levante UD: Femenias; Pubill, Postigo, Rober Pier, Alex Muñoz (Son, 37. min); Rober Ibañez (Andrés García, 79. min), Pepelu, Iborra, Joni Montiel (Musonda, 66. min); Cantero (Soldado, 66. min) eta Wesley (Bouldini, 66. min).

0 - Deportivo Alaves: Sivera; Arroyo, Abqar, Duarte, Javi López; Guridi (Sevilla, 58. min) Blanco (Balboa, 58. min), Rober (Rebbach, 70. min); Jason (Villalibre, 58. min), Rioja eta De la Fuente (Sylla, 81. min).

Golak: 1-0, 7. min: Pepelu. 2-0, 32. min: Wesley.

Epailea: Busquets Ferrer (Balear irletako batzordekoa). Txartela atera die Levanteko Iborra, Joni Montiel, Son, Musonda, Postigo eta Soldado jokjalariei, eta Alaveseko Blanco eta Guridiri.