Itxi

Alaves

Smartbank Liga

Puntu banaketa Alavesen eta Las Palmasen artean

I. G. | EITB MEDIA

Arabarrek berdindu egin dute, oraingoan Kanarietako taldearen aurka, SmartBank Ligako laugarren jardunaldian. Emaitza honekin bi garaipen eta bi berdinketa daramatzate.

  • Alaves 1-1 Las Palmas

    Alaves 1-1 Las Palmas. Argazkia: @Alaves

Abde Rebbach arabarraren gol batek eta Marc Cardonaren beste batek berdindu dute (1-1) SmartBank Ligako laugarren jardunaldiko Alavesen eta UD Las Palmasen arteko lehia.

Alaves - Las Palmas partidako laburpena (1-1)

Euskaldunak markagailuan agintzen hasi dira harrobiko jokalariak egindako golari esker, izan duen lehen aukeran. Atsedenaldiaren ostean iritsi da berdinketa. Bisitariek jokaldi ona egin dute eta euren estiloa inposatu ahal izan dute.

Luis Garcia Plazaren taldea ez da deseroso egon kontraerasoaren zain, eta etekin handia atera du alde horretatik. Atezainek ez dute lan handirik izan eta bi taldeak 8 punturekin geratu dira sailkapenaren goiko aldean.

Jokaldi pertsonal batean, Abde Rebbach harrobiko jokalariak Sidnei gainditu du jaurtiketa gurutzatu batekin lehen gola sartzeko.

Alavesek konfiantza gehiago hartu du eta Las Palmas adiago egotera behartu du arabarrek baloia zuten bakoitzean.

Atsedenaldiaren ostean, Alaves protagonista izan da hasieran, eta 51. minutuan Nikola Marasek aukera argia barkatu zuen.

Hala ere, Las Palmasek berdinketa lortu du etxekoek egoera kontrolpean zutenean. Marc Cardonaren golarekin lortu dute berdinketa bisitariek.

Luis Garcia Plazak aulkia mugitu du azken txanpan eta Alaves suspertu egin da Las Palmas nagusi zenean.

Etxekoak saiatu dira azken txanpan, baina ezin izan dute berdinketa desegin.

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Sivera; Arroyo, Sedlar, Maras, Duarte; Balboa (Benavídez, 83. min), Salva Sevilla (Moya, 74. min), Abde (Rober, 74. min), Alkain (Guridi, 62. min), Jason; Miguel (Abdallahi, 83. min).

1 - UD Las Palmas: Valles; Suarez (Lemos, 56. min), Curbelo, Sidnei, Sergi Cardona; Mfulu, Loiodice, Moleiro (Coco, 88. min), Clemente (Fabio, 79. min), Marvin (Pejiño, 46. min); Marc Cardona (Benito, 88. min).

Golak: 1-0, 24. min: Abde. 1-1, 54. min: Marc Cardona.

Epailea: Oliver de la Fuente Ramos. Txartel horia atera die Mfulu (43. min) eta Suarez (49) jokalariei.