Gari eta Bilbo Handiko doinuak

Gari eta Bilbo Handiko doinuak

Aritz
Gari
Aritz Mendiola

Gari Susaeta ez da hasierako mutil harro eta gaiztoa lagunekin. Ane, Jontxu, Markel eta, batez ere, Elirekin ongi konpontzen saiatzen da; ez du haiek izorratzea bilatzen.

Hala ere, jendea ez da egun batetik bestera aldatzen. Laster erakutsiko du ez dela erraz kikiltzen den horietakoa. Irakasle eta nagusiekin lehengo lepotik izango du burua eta aurkituko du bihurrikerietan lagunduko dion pertsona aproposa.

Gautegiz-Arteagako Aritz Mendiolak egin du Gariren papera. Musikaren munduan esperientzia du gazte honek: 2015eko udan, "Izarrak Kalean" saioan, sekulako emanaldiak utzi zituen Pink Floyden edota Bob Dylanen abestiekin, eta finalera iristea lortu zuen. Aktore profesional gisa lehen esperientzietako bat du hau.