X-zuzen-X

X-zuzen-X

Ramon
Zuzen
Ramon Agirre

Basakabiko zuzendaria dugu Zuzen. Udalekua zorrotz zuzentzea nahi izaten du eta gazteek diziplina behar izaten dutela irizten dio: ezin da sotora edo sukaldera jaitsi baimenik gabe, eta mugikorrak debekatuta izango dituzte, bazkal orduan izan ezik.

Aldi berean, ostera, itxura modernoa eman nahi izaten du gurasoen aurrean. Ingelesean eta teknologia berrietan aditu itxurak egiten ditu, nahiz eta gehienetan nabarmen gelditu ohi den.

Aurkezpenik behar ez duen Ramon Agirre aktoreak gorpuzten du Zuzen. 1983an hasi zen aktore gisa lanean eta esperientzia luzea du bai zineman, bai telebistan, baita antzerkian ere. Besteak beste, Ehun metro eta 27 ordu izan ziren bere lehen lanetako batzuk. Azken aldian, berriz TxarribodaA escondidas edota Alaba zintzoa lanetan ikusi ahal izan dugu zineman, baita "Eskamak Kentzen" telesailean ere, Inaxioren paperean.