Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

Denboraldi berria

'Gailurra Martxan' Andoni Aizpuru eta Irati Andarekin, gaur gauean

A.E.|EiTB

Euskal Herriko mendi martxetan ibiliko dira oraingoan bi aurkezleak.

0:23

'Gailurra' saioak denboraldi berria hasiko du gaur gauean. Oraingoan, Andoni Aizpuru eta Irati Anda Euskal Herriko mendi martxetan ibiliko dira, horregatik 'Gailurra Martxan' izena izango du saioak.

Beti bezala, gure mendietako txokorik ederrenak bisitatuko dituzte, eta bidean istorio interesgarriak ezagutuko dira: erronka pertsonalak, bertako jendea,  mendizale profesionalak eta abar.

Hiru Erregeen Mahaia

Lehenengo programa honetan Euskal Herriko mendirik altuena, Hiru Erregeen Mahaia, igotzen saiatuko dira Andoni eta Iratiren taldeak. Horretarako, Linzako aterpetxean lo egingo dute eta goizean goiz abiatuko dira mendira.

Saioa sorpresaz beterik egongo da; eta, orain arte bezala, musikaz inguratuta egongo dira. Anne Etchegoyen Frantzian urrezko diskoa lortu duen abeslariak mendian gora egingo du Andonirekin, bide erdian 'Lau haizetara' abestuz. Baina Anne ez da izango musikari bakarra, Andoni Oreka TX taldearen txalapartarekin esnatuko baita, eta horiek ere mendian gora joango dira taldearekin.

Irati, berriz, geroago hasiko da mendia igotzen; mendi magalean eskalatzeko aprobetxatuko baitu; estatuko eskalatzaile onenarekin: Ekaitz Maizekin.

Gure mendizaleek elurrari aurre egin behar izango diote, eta Euskal Herriko mendi altuenera igotzeko gomendioak jasoko dituzte profesionalen eskutik. Besteak beste, elur jausietan aditu direnekin egongo dira taldean; elur zulo bat egiten ikasiko dugu, eta egoera arriskutsuetan erabakiak hartzen ere bai.

Gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en, gaueko 22:15ean.