Itxi

Chiloé

Chiloé

Chiloé

22:30ean

'Chiloé, Lasterka Munduan' saioaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en

EITB

Zigor Iturrietak kirola eta gastronomia uztartuko ditu: herrialde ezberdinetan mendi lasterketak egingo ditu eta gainera, leku bakoitzeko gastronomia eta kultura ezagutuko ditu.

0:21

Bere bi pasioak uztartuz, kirola eta gastronomia, egitasmo berriarekin datorkigu Zigor Iturrieta gaurtik aurrera 'Chiloé Lasterka Munduan' saioan. Kirola eginez, munduan zehar bidaiatuko du eta herrialde ezberdinetako mendi lasterketak izango ditu jomuga. Halaber, kirolari modura bizitako esperientziaz gaindi, leku horietako gastronomia, jendea eta parajeak erakutsiko ditu.

Erronka berrien bila abiatuko da kontinentez kontinente, eta Belgikan hasi eta Hego Afrika, Uruguai, Nikaragua,Tailandia eta Alemaniara eramango duen bidaia ikusgarria egingo du. Toki bakoitzean, lasterketa gogor bati aurre egingo dio eta egonaldia aprobetxatuz, ohiz kanpoko turismo kontzeptu berria jarriko du praktikan.

Lehenengo atala, La Magnetoise mendi proba, Belgikan

Belgikan, La Magnetoise mendi proba ospetsua egingo du Zigorrek. Korrikalaria lasterketa luzean parte hartzen ikusi ez ezik, Belgikako hainbat leku bisitatuko ditu, eta bertako kultura eta sukaldaritza erakutsiko ditu. Hasteko, Brusela hiriburuaren leku ezagunetara joango da, eta bertako jatetxe berezi eta bikainak bisitatzeko aukera izango du. Brusela utzi eta Lieja, Valoniako eskualdeko hiriburua, miatuko du jarraian.

Hau guztia, Magnee herrian egingo duen 65 kilometrotako La Magnetoise probaren aurretik izango da. Hain justu, Magneen, Zigor Iturrieta probaren hasieratik amaierara ikusi ahal izango dugu lehia bizian, lasterketa irabazteko. Lortuko ote du?

Hurrengo erronkak

Belgika atzean utzi eta Afrikara bidea hartuko du Zigor Iturrietak. Hego Afrikan, 76 kilometroko Addo Elephant Ultratrail lasterketa egingo du, eta gainera, Johanesburg, Addo Elephant parke nazionala eta Port Elizabeth ezagutuko ditu.

Hegoamerikara salto eginez, Uruguain izango da lehenengo. Montevideo hiriburua, Rocha, Cabo Polonio eta Punta del Este ezagutuko ditu, eta Cabo Polonio Ultratrail lasterketan parte hartuko du, 80 kilometroko erronka.

Nikaraguan izango da ondoren, eta bertan, serie osoko lasterketarik luzeena burutuko du: 100 kilometroko Fuego y Agua Ultratrail-a. Gainera, Managua, Masaya sumendia, Granada, Mombacho sumendia, Ometepe irla eta San Juan del Sur ezagutuko ditu herrialde zoragarri honetan.

Hegoamerika atzean utzi eta Tailandiara abiatuko da. Bertan, Laguna Phuket 42 kilometroko maratoia egingo du, eta Phuket ez ezik, Bangkok, Amphawa, eta Mae Klong bisitatuko ditu.

Amaitzeko, Europara bueltan itzuliko da Alemaniako Zugspitz Ultratrail 60 kilometroko lasterketan parte hartzeko. Alemanian, Prien, Stamberg, Murnau, Oberammergau eta Garmich herriak ezagutuko ditu.

Ez ezazu galdu 'Chiloé, Lasterka Munduan', ostegunetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

rong>-en.