Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Casting deialdia

Hasi gara aurrez aurreko castingak egiten 'Bago!az'en

Hala ere, jarraitu internet bidezko castingera bideoak bidaltzen; aurten lehiakide gehiago behar ditugunez, oraindik ere hautaketa prozesua zabalik dago eta.

1:18

'Bago!az' lehiaketaren bigarren edizioa prestatzen buru belarri jarrita gaude eta hasi gara, dagoeneko, aurrez aurreko castingak egiten. EiTBko Donostiako egoitzan izan ditugu hautagaietako batzuk.

Hala ere, internet bidez bideoak bidaltzeko epea ez da amaitu. Aurten lehiakide gehiago izango ditugunez, casting prozesua luzeagoa izango da eta oraindik hautagai gehiago behar ditugu. Beraz, jarraitu zuen bideoak bidaltzen 'Bago!az'en webguneko formularioaren bidez.

Gogoratu 'Bago!az' lehiaketan parte hartzeko ongi kantatzea beharrezkoa dela, baina horrekin batera, abestia behar bezala interpretatzen jakitea ere oso garrantzitsua da. Izan ere, lehiaketa honetako irabazlea 'Go!azen' telesaileko denboraldi berriko aktoreetako bat izango da.

Iazko 'Bago!az' saioa Iholdi Beristainek irabazi zuen. Ikuskizun gogoangarriak utzi zizkigun Iholdik lehiaketa honetan. Oso polita izan zen Aritz Mendiolarekin abestutako "Nire mundu txiki polit hontan", eta baita, Maria Amolategirekin batera Amy Winehousen paperean sartu zeneko unea ere. Emanaldi horiei esker, Naiaren rola egin ahal izan du orain emisioan dagoen 'Go!azen'en denboraldian.

16 eta 23 urte arteko gazteei zuzendutako casting da hau. Baldintza horiek betetzen badituzu eta ‘Bago!az’eko izarretako bat izan nahi baduzu, grabatu ezazu bideo bat zeure burua aurkeztuz eta nola abesten duzun erakutsiz eta igo ezazu webgunean aurkituko duzun formularioaren bidez.

Gogoan izan, casting-bideo hauek eitb.eus-en erakutsi ahal izango dira, hala erabakitzen bada. Hori dela eta, horizontalean grabatuta egon behar dute eta hauetako formatoren bat izan behar dute: avi, mov, mp4, flv, mpeg, 3gp edota mkv.

Informazio gehiago izango duzu bagoaz@eitb.eus helbidean edota 943 01 16 74 telefono zenbakian.

Animatu! 'Go!azen 5.0'ko izarretako bat izatera iritsi zaitezke!

ritsi zaitezke!