Itxi

telebista

Telesail berria

'La Víctima Número 8'ren grabazioa hasiko da Bilbon

EiTB

Mediaprok, ETBk eta Telemadridek ekoiztutako telesailak euskal hiriburuan gertatutako atentatu jihadista izango du ardatz. 'Vis a Vis' eta 'La Casa de Papel'eko sormen taldearen eskutik.

1:16

'La Víctima Numero 8' izeneko fikziozko telesail berri baten grabazioa hasiko da gaur, ekainak 4, Bilbon. Euskal Telebista eta Telemadrid telebista kateek eta Mediapro taldeak ekoitziko dute proiektu berri hau, Globomedia eta K2000 ekoiztetxeen bidez.

'Vis a Vis' eta 'La Casa de Papel' telesailetako sormen taldeak sortu, idatzi eta zuzendutako telesailak (Marc Cistaré du produktore eragile) Bilboko Alde Zaharrean gertatuko den atentatu jihadista bat izango du abiapuntu eta inguruan harrapatuko dituen pertsonaia guztiei nola eragingo dien erakutsiko du.

Aktore talde handi batek hartuko du parte bertan: Cesar Mateo, Maria de Nati, Veronika Moral, Marcial Alvarez, Farah Amed, Lisi Linder, Iñaki Ardanaz, Oscar Zafra, Alfonso Torregrosa, Itziar Lazkano, Khaled Kouka, Moussa Echarif, Jesus Ruyman, Itziar Aizpuru eta Son Khoury, Youssef Bougarouame eta Auritz Salterain.

Thriller gisako historia honek pertsonaiek sarraskiaren ondorioak nola bizi dituzten kontatuko du. Biktimak eta borreroak izango dira telesailaren protagonista. Polizia ikerketaren helburua erasoaren arduradunak atzematea eta istorioak aurrera egin ahala sortzen diren galderak argitzea izango da.

Bilbon eta Madrilen filmatuko dute oso-osorik telesaila, dekoratu naturaletan eta kanpoaldean. Guztira zortzi atal egingo dira.