EITB Mediak Jon Moncayola Osasunako jokalaria elkarrizketatu du. Jokalari gorritxoak onartu du denboraldiaren hasiera, Konferentzia Liga tarteko, ez dela espero bezain ona izan, baina albiste onak iristen joango direla uste du.
Osasunak Promesas bi eta bat hartu du mendean gaur goizean Taxoaren jokatutako lagunarteko partidan. Raul (Osasuna) eta Osambela (Promesas) izan dira golegileak.
Juan Manuel Garro, Jose Andres Burguete eta Josetxo Perez de Zabalza, Miguel Cuesta Gonzalez, Fidel Medrano Leon, Jesus María Iso Martínez eta Ignacio Yaniz Rosen ordez arituko dira.
Osasunak, ostiralean, 21:00etan, Vallecasen jokatuko du, Rayoren aurka; Jagoba Arrasate gorritxoen entrenatzaileak garrantzi handia ematen dio neurketari, kontuan izanik Nafarroako taldeak Lehen Mailan jarraitzeko puntuak lortu ahal dituela partida horretan bertan.
Sergio Herrera izan da kanporaketako protagonistetako bat. Atezainak Athleticen abagune argienetako batzuk zapuztu ditu. Oso garrantzitsua izan da Osasunarentzat Kopan.
Aurrelari argentinarra soleoan jasaten ari zen minen ondorioz ez zegoen argi finalerdiko itzuliko partidan parte hartuko zuen edo ez. Azkenean jokatu du eta bere ama oso hunkituta agertu da partidaren ostean.
Osasunako haztegiko jokalariak 115. minutuan lortu du partida berdintzea eta kanporaketa gorritxoen alde jartzea. Iruñeako taldeak izan duen aukera bakanetako batean gol ederra egin du Ibañezek.
Osasunak Vila-realen aurka jokatuko du igande honetan eta Jagoba Arraste prentsaurrean aritu da partidaren inguruko gakoak ematen. Arrasatek sentsazio onekin eta orain dituzten puntuak baino gehiagorekin heldu nahi du selekzioen etenaldira.
David Garcia Osasunako jokalariak adierazpenak egin ditu klubaren telebistan Luis De la Fuentek Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitu duela jakin ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Kakun Mainz Osasunako entrenatzaileak Erreginaren Kopako Athleticen aurkako final-laurdenetako neurketari buruz hitz egin du. Finalerdietarako txartela izango dute jokoan, neurketa bakarrera. (gaztelerazko adierazpenak).
Osasunak eta Athleticek Erregina Kopako final-lardenak jokatuko dituzte bihar Tajonarren. Iraia Iturregik, talde nafarrari buruz hitz egin du, neurketa gogorra espero duela azpimarratuz.
Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea hiru aldiz aurreratu da markagailuan. Etxeko taldeak, baina, ez dizkio gauzak erraz jarri eta birritan berdindu du markagailua. Abdek 84. Minutuan sartutako golak eman die garaipena gorritxoei.
Jagoba Arrasatek etxetik kanpo puntuak lortzeko dituzten zailtasunez eta Valladolid neguko merkatuaren ostean duen bolada onaz aritu da Taxoaren. Gorritxoen entrenatzaileak norgehiagoka irabazteko gakoa partidan zehar dituzten une onak baliatzea da.
Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak 45. minutuan eta berehala epaileak talde bakoitzeko jokalari bana kanporatu ditu. Berdinketaren gola 59. minutuan sartu du Braithwaitek.
Gaur jakin da Errege Kopako finalerdietan Osasuna eta Athletic izango direla parez pare. Jagoba Arrasatek gau magikoa izango dela dio eta finalera iristeko asmo argia adierazi du.
Kopako finalerdietarako txartela lortuta, Atletico Madrilen aurka jokatuko dute gorritxoek Sadarren. Sevillaren aurka luzapena jokatuta, indarrez justu direla esan du Arrasatek, hala ere, etxean jokatzeak lagunduko dituela baieztatu du.
Lehen zatian gorritxoak nagusitu badira ere, bigarrenean sufritzea egokitu zaie. Chimy Avilak zulatu du atea 20. minutuan, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko, Carmonak banakoa jarri baitu markagailuan, 67. minutuan.
Osasunak Betisen aurka jokatuko du Errege Kopako kanporaketan. Partida Benito Villamarinen bada ere, gorritxoek iazko txapeldunak garaitu eta txapelketan aurrera egiteko asmoa dute.
Aimar Orozen golak garaipena eman dio Osasunari Mallorcaren aurka. Bi hilabetez Sadarren jokatu gabe ziren gorritxoak eta itzuleran 3 puntu batu dituzte.
Gorritxoak izan dira aurrea hartu duten lehenak, Kike Barjak area kanpotik sartutako golari esker, baina Gironak markagailua berdindu du lehen zatiko azken minutuan.
Aimar Oroz Osasunako jokalariak sustoa eman du Osasunaren entrenamenduan taldekide baten sarrera jaso ostean. Herrenka altxatu da, baina lan saioa osatu ahal izan du. Sarrera gogortxoak eta kolperen bat edo beste ere ikusi ahal izan dira Taxoaren.
Jorratu beharreko gai nagusiak aurreko denboraldiko kontuak eta abian den kanpainaren aurrekontua izango dira. Ondoren, Ezohiko Batzar Orokorra egingo dute.
Osasunak 1 eta 3 galdu du Sentimendu Kopako finalaurrekoa Real Madrilen aurka. Igande honetan (abuztuak 7) jokatuko dute gorritxoek hirugarren posturako partidua.
Lucas Torrok eta Chimy Avilak gorritxoen golak egin dituzte Zeramikaren Zelaian garaipena eskuratzeko. Ondorioz, Osasuna bosgarren dago sailkapen nagusian.