cerrar buscador

Pedro Sanchez

1 / 30 Hurrengoa
Mileik Sanchezi eraso eginez erantzun die Oscar Puenteren irainei

Mileik Sanchezi eraso eginez erantzun die Oscar Puenteren "irain"ei

Ministroak esan zuen Argentinako presidentea "ez dakit ze egoeratan, ez dakit zein substantzia hartu aurretik edo ondoren" agertu zela hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. Espainiako Gobernuak errefusatu egin du Argentinako Errepublikako presidentearen kabineteak kaleratutako oharra.
Sanchezek defizit demokratikoa dagoela esatea txalotu du Aizpuruak, baina neurriak eskatu dizkio

Sanchezek defizit demokratikoa dagoela esatea txalotu du Aizpuruak, baina "neurriak" eskatu dizkio

EH Bilduren diputatuaren arabera, autogobernuaren inguruan EAEn eta Nafarroan akordio sendoak lortu eta Madrilera joateko momentua da.
Sanchez: Beste legealdi baterako prest nago eta espainiarrek beren botoarekin nahi dutena jarraituko dut

Sanchez: "Beste legealdi baterako prest nago eta espainiarrek beren botoarekin nahi dutena jarraituko dut"

Espainiako presidentearen ustez, demokrazia birsortzeko, hobetzeko eta defendatzeko eztabaida "ez da hiru egunetan, ez hiru hilabetetan, ez hiru urtetan egiten den lana, hori baita geratzen zaiguna legealdian".
Eraberritze demokratikorako neurriak zehazteko eskatu dio Estebanek Sanchezi

Eraberritze demokratikorako neurriak zehazteko eskatu dio Estebanek Sanchezi

EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ohartarazi du demokraziaren printzipioak zaindu egin behar direla, adierazpen askatasuna eta prentsa askatasuna, kasu.
Sanchezek dio bere emaztea izan zela dimisioa ez emateko eskatu zion lehena

Sanchezek dio bere emaztea izan zela dimisioa ez emateko eskatu zion lehena

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak adierazi duenez, Begoña Gomez emaztea izan zen karguan jarraitu ala ez erabakitzeko bost eguneko hausnarketan dimisioa ez emateko eskatu zion lehena, eta uste du berak eta herritarrek gogoeta hori behar zutela.

Sanchezek bere aurkako jazarpena eta erasoak areagotu egingo direla uste du

Sanchezek bere aurkako "jazarpena eta erasoak areagotu" egingo direla uste du

"Diputatuekin, oposizioko buruekin, noski baietz, guztiekin hitz egingo dut (...) baina Feijoori entzunda badakit nondik joko duen. Ziur nago jazarpen hori areagotu egingo dela, ez direla geldituko", azpimarratu du Espainiako gobernuburuak.
Sanchez gaur TVEri eskaintzekoa den elkarrizketa debekatzea eskatu diote Hauteskunde Batzordeari ERCk eta PPk

Sanchez gaur TVEri eskaintzekoa den elkarrizketa debekatzea eskatu diote Hauteskunde Batzordeari ERCk eta PPk

Bi alderdiok uste dute Katalunian maiatzaren 12rako deituta dauden bozen atarian, autopromoziorako erabiliko duela Espainiako Gobernuko presidenteak gauean TVE telebista publikoan egingo dioten elkarrizketa.
PSOEk 9,4 puntuko aldea ateratzen dio PPri Pedro Sanchezen gutunaren ostean, CISen arabera

PSOEk 9,4 puntuko aldea ateratzen dio PPri Pedro Sanchezen gutunaren ostean, CISen arabera

% 36ek pentsatzen zuen jarraitu egin behar zuela, eta % 21ek dimisioa emango zuela. Gainera, herritarren % 81ek uste du beharrezkoa dela justizia erreformatzea.
Abascal, Sanchezen erabakiari buruz: ''Antzerki zakarra, sumingarria eta biktimista izan da''

Abascal, Sanchezen erabakiari buruz: ''Antzerki zakarra, sumingarria eta biktimista izan da''

Espainiako Gobernuan jarraitzeko Pedro Sanchezek hartutako erabakia "aurrera egindako ihesaldia" da, Voxen buruzagiaren hitzetan.

Alberto Nuñez Feijoo: ''Pedro Sanchezek nahiago izan du aurrerantz ihes egin dimisioa eman baino''

Alberto Nuñez Feijoo: ''Pedro Sanchezek nahiago izan du aurrerantz ihes egin dimisioa eman baino''

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak adierazi duenez, "Espainiak ez du herritarren mailako presidenterik". "Bizitzen ari garen hau guztia gaindituko dugun iraganaren epilogoa besterik ez da", gaineratu du.

Aitor Esteban: 'Beharrezkoa ez zen ezohiko gertakari bat bizi izan dugu''

Aitor Esteban: 'Beharrezkoa ez zen ezohiko gertakari bat bizi izan dugu''

EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen ustez, "esan daitekeen onena da gertakaria amaitu dela eta aurreko posiziora itzultzen garela". "Lanean jarraitu behar dugu eta gure programa aurrera ateratzen saiatu", gaineratu du.

Eneko Andueza: ''Sanchezen erabakia ona da Espainiarentzat eta Euskadirentzat''

Eneko Andueza: ''Sanchezen erabakia ona da Espainiarentzat eta Euskadirentzat''

Espainiako Gobernuko presidente izaten jarraitzeko Pedro Sanchezen erabakiarekin pozik azaldu da PSE-EEren idazkari nagusia, eta Alderdi Sozialista "irmo" lan egiten jarraituko duela gaineratu du.

Pedro Sanchezen erabakiari ''errespetua'' diola adierazi du Zupiriak

Pedro Sanchezen erabakiari ''errespetua'' diola adierazi du Zupiriak

Pedro Sanchezek inbestidurarako hitzartutako konpromisoak bete ditzan espero du orain Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Pere Aragonesek Pedro Sanchezen ''bost eguneko komedia'' gaitzetsi du

Pere Aragonesek Pedro Sanchezen ''bost eguneko komedia'' gaitzetsi du

Pere Aragones Generalitateko presidente eta ERCren hautagaiak sozialisten "ke-lainoa" deitoratu du. "Iragarpenik txarrena baieztatu da, dena maniobra politikoa izan da", adierazi du.

Pedro Sanchezek presidente karguan jarraituko duela jakinarazi du

Pedro Sanchezek presidente karguan jarraituko duela jakinarazi du

Buruzagiak gobernuburu segitzea erabaki du, "are indar gehiagorekin". Azpimarratu duenez, "gure demokrazian egiteke dagoen eraberritzearen alde" lanean jarraituko du, eta ildo horretan, "gizartearen gehiengoari" mobilizatzeko eskatu dio, "lotsaren politikaren" kontra.
Yolanda Diaz: ''Puntu eta bereiz hau edukiz eta ekimen politikoz bete behar dugu''

Yolanda Diaz: ''Puntu eta bereiz hau edukiz eta ekimen politikoz bete behar dugu''

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako erabakiaren gainean mintzatu da Espainiako Lan ministroa, eta azpimarratu du egunotan "mobilizatutako herritarrak gobernu hobea" eskatzen ari direla.

PSOEk arnasa hartu duen bitartean, PPk eta Voxek oposiziorik nahi ez izatea leporatu diote Sanchezi

PSOEk arnasa hartu duen bitartean, PPk eta Voxek oposiziorik nahi ez izatea leporatu diote Sanchezi

Pedro Sanchezek Espainiako gobernuburu karguan jarraituko duela iragarri du, "are eta indar gehiagorekin", eta "duintasunaren" eta "sen onaren" alde mobilizatzeko eskatu die herritarrei.
Euskal alderdiek espero dute gertatutakoa puntu eta bereiz bat izatea eraberritze demokratikoaren bidean

Euskal alderdiek espero dute gertatutakoa "puntu eta bereiz" bat izatea eraberritze demokratikoaren bidean

Espainiako presidenteak Moncloan egindako adierazpen instituzional batean eman du erabakiaren berri, bost eguneko hausnarketaren ostean. Euskal alderdi politikoen erreakzioak berehala iritsi dira.
Illa: ''Pozik nago, erabaki onena da guztiontzat eta Kataluniarentzat bereziki''

Illa: ''Pozik nago, erabaki onena da guztiontzat eta Kataluniarentzat bereziki''

Espainiako Gobernuko presidente izaten jarraitzea erabaki du Pedro Sanchezek eta horrekin pozik azaldu da Salvador Illa PSCko buruzagia.

Pedro Sanchez: ''Jarraitzea erabaki dut, are eta indar gehiagorekin''

Pedro Sanchez: ''Jarraitzea erabaki dut, are eta indar gehiagorekin''

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak jakinarazi duenez, Gobernuaren buru izaten jarraitzea erabaki du, "are eta indar handiagoz". Moncloan egindako agerraldi batean jakinarazi du erabakia Espainiako gobernuburuak, karguan jarraitu ala ez hausnartzeko hartutako bost egunen ostetik.

Sanchez Moncloan da, Espainiako presidente jarraituko duen ala ez iragartzeko agerraldian

Sanchez Moncloan da, Espainiako presidente jarraituko duen ala ez iragartzeko agerraldian

Adierazpen instituzionala egingo du Moncloan, hasiera batean iragarritakoa baino ordubete lehenago. Bertan argituko du Espainiako Gobernuaren buru izaten jarraituko duen ala ez, asteazkenean gogoeta egiteko hartutako egunak igarota.
Ibarrolak alderdiaren babesa sentitzen du boto kuota irabazi eta erakundeak berreskuratzen ahalegintzeko

Ibarrolak alderdiaren babesa sentitzen du "boto kuota" irabazi eta erakundeak berreskuratzen ahalegintzeko

UPNren presidente izendatu berriak ez dio garrantziarik eman azken 40 urteetako babes txikiena jaso izanari, eta esan du "jendearen bizitza erraztea" izango dela bere politikaren muina.
Gaur argituko du Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente karguan jarraituko duen ala ez

Gaur argituko du Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente karguan jarraituko duen ala ez

Bere etorkizunari buruz hausnartzeko egun batzuk hartuko zituela iragarri ostean, Pedro Sanchezek agerraldia egingo du astelehen honetan Moncloan. Ez ministorik, ez PSOEko buruzagirik, inor ez da ausartu esaten zer erabaki hartuko duen.
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, Kongresuaren aurrean demokrazia aldarrikatzeko

Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, Kongresuaren aurrean demokrazia aldarrikatzeko

Pedro Sanchezen agerraldia baino ordu batzuk lehenago, 'Por amor a la democracia' (Demokraziarekiko maitasunagatik) lelopean egin da. Halaber, "ez dira pasatuko" edo "mafia judiziala gelditu behar da" bezalako leloak entzun dira, baita Sanchez eta haren emazte Begoña Gomezen aldeko oihuak ere.
Milaka lagun kalera atera dira Madrilen 'Demokraziarekiko maitasunagatik'

Milaka lagun kalera atera dira Madrilen 'Demokraziarekiko maitasunagatik'

Milaka lagunek bat egin dute igande honetan La Plaza Elkarteak  "Demokraziarekiko maitasunagatik" lelopean deitutako manifestazioarekin. Atochatik Diputatuen Kongresura iritsi dira "xantaiek eta buloek demokraziaren eta herriaren aurka" ezingo dutela irabazi aldarrikatzeko.

PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, Batzorde Federalak Sanchez babestu duen bitartean

PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, Batzorde Federalak Sanchez babestu duen bitartean

Pantaila erraldoi batean eman dituzte Batzorde Federaleko hitzaldiak, Ferrazen. Monterok alderdiaren babes osoa helarazi dio Sanchezi, eta geratzeko eskatu dio.
Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''

Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''

Maria Jesus Monterok dimisioa ez emateko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, PSOEren Batzar Federalean, eta alderdiaren babesa helarazi die hari eta haren emazte Begoña Gomezi. "Lokatzik ez da munduan zurekin gizarte hobea lortu dugula ezkutatuko duenik", esan dio.

PSOEren militante eta jarraitzaile ugari Ferrazen bildu dira, Pedro Sanchezi babesa adierazteko

PSOEren militante eta jarraitzaile ugari Ferrazen bildu dira, Pedro Sanchezi babesa adierazteko

Aldi berean, PSOEk Batzorde Federala antolatu du Ferrazen, eta pantaila erraldoietan ikusi ahal izango dira hitzartzeak.

Eneko Andueza: ''Gaur demokrazia arriskuan dago''

Eneko Andueza: ''Gaur demokrazia arriskuan dago''

PSOEk gaur Madrilen egingo duen Batzorde Federalera iritsitakoan, PSE-EEko idazkari nagusiak erabateko babesa eskaini dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

Maria Chivite: ''Karguan jarraitzea merezi duela sentiarazi nahi diot presidenteari''

Maria Chivite: ''Karguan jarraitzea merezi duela sentiarazi nahi diot presidenteari''

Pedro Sanchezek astelehen honetan hartu dezakeen erabakiari buruz galdetu diote Nafarroako presidenteari, PSOEk honetan Madrilen egingo duen Batzorde Federalera sartu aurretik.

Hazte Oir elkarteak ere Begoña Gomezen aurkako kereila aurkeztu du ustezko influentzia trafikoagatik

Hazte Oir elkarteak ere Begoña Gomezen aurkako kereila aurkeztu du ustezko influentzia trafikoagatik

"Oinarria duen kereila bat da, gertaera eta informazio zehatzetan funtsatua", esan du talde horretako bozeramaile Miguel Tomasek.
Asteartera atzeratu du PSOEk Europako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko larunbatean egitekoa zen bilera

Asteartera atzeratu du PSOEk Europako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko larunbatean egitekoa zen bilera

Iturri sozialistek argitu dute Sanchezek bere agenda publikoa bertan behera uzteko hartutako erabakia izango dutela berbagai larunbat honetako Batzorde Federalean.
Pedro Sanchezen gutuna, Kataluniako hauteskunde-kanpaina hasieraren protagonista nagusia

Pedro Sanchezen gutuna, Kataluniako hauteskunde-kanpaina hasieraren protagonista nagusia

Espainiako gobernuburuak herritarrei bidalitako gutunari egindako aipamenak Kataluniako hautagai guztien hitzaldietan izan dira.
Pedro Sanchezen aldekoak eta kontrakoak Ferrazen bildu dira

Pedro Sanchezen aldekoak eta kontrakoak Ferrazen bildu dira

PSOEren jarraitzaileek elkarretaratzea egin dute Ferrazen, Sanchezen alde eta Gobernuaren buru izaten jarraitzeko animatzeko. Kalearen beste aldean, Pedro Sanchezen kontrakoak "Espainia ez da saltzen" oihukatuz bildu dira

Illak ''erresistentzia kolektiboko mugimendua eratzeko deia'' egin du Sanchezen alde

Illak ''erresistentzia kolektiboko mugimendua eratzeko deia'' egin du Sanchezen alde

Kataluniako hauteskundeen kanpainaren hasieran, Salvador Illa PSCko buru eta Generalitaterako hautagaiak babesa helarazi dio Pedro Sanchezi, eta "erresistentzia indibidualetik erresistentzia kolektiborako deia" egin du.

Eta orain zer aukera ditu Pedro Sanchezek?

Eta orain zer aukera ditu Pedro Sanchezek?

Konfiantza-galdea egitea edo presidente kargua uztea dira Sanchezek azter ditzakeen aukerak. Espainiako Gobernuko presidenteak ezin ditu Gorteak maiatzaren 30a baino lehen desegin.

''Dena oso bitxia'' dela uste du Iñigo Urkulluk

''Dena oso bitxia'' dela uste du Iñigo Urkulluk

Iñigo Urkulluk uste du egoera guztiz ezohikoa dela eta zuhurtzia eskatu du. "Zentzudunena Pedro Sanchezen erabakiari itxarotea da. Seriotasuna behar dugu iritziak ematerakoan", gaineratu du lehendakariak.

Sanchezen alde ''mobilizatzeko'' eskatu die Zapaterok jarraitzaileei

Sanchezen alde ''mobilizatzeko'' eskatu die Zapaterok jarraitzaileei

"Presidentea ulertu eta errespetatu behar da. Baina lagunei, jarraitzaileei, mobilizatzeko eskatzen diet. Babestu egin behar da", adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohi sozialistak.

Zer dago Sanchezen erabakiaren atzean? Data esanguratsuak

Zer dago Sanchezen erabakiaren atzean? Data esanguratsuak

Espainiako presidenteak herritarrei zuzendutako gutunean salatu duenez, haren kontrako "jazarpen eta eraiste estrategian hilabeteak daramatzate" eskuinak eta ultraeskuinak. Azkenaldian Pedro Sanchezen kontra izandako gertakari eta irainak bildu ditugu.
Nuñez Feijoo: ''Espainiako Gobernuko presidenteak ezin du nerabe batek bezala jokatu''

Nuñez Feijoo: ''Espainiako Gobernuko presidenteak ezin du nerabe batek bezala jokatu''

"Badakit gehienek ulertzen dutela Espainiak beste presidente bat merezi duela, lasaitasunez eta heldutasunez jokatu nuena. Eta izango dute", adierazi du PPko presidenteak. "Sanchezek biziraupen politikorako operazio bat jarri du martxan", gaineratu du.

1 / 30 Hurrengoa

  • Eneko Andueza

    Eneko Andueza

    PSE-EEren idazkari nagusiaren eta Lehendakaritzarako hautagaiaren azken ordukoa gaur

Politika

Profila

  • Pedro Sanchez, presidente aukeratu berritan.

    Pedro Sanchez, presidente aukeratu berritan. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez, ezina ekinez egina

Eider Garaikoetxea Ortiz de U. | EITB.EUS

Buruzagi sozialistak bere hirugarren inbestiduran egin du Moncloarako jauzia. Ibilbide politiko gorabeheratsua izan arren, bere burua behin eta berriro asmatzen jakin du Sanchezek.