La Caixak, Criteria inbertitzailearen bitartez, aurrerapauso bat eman du, baina Espainiako Gobernua operazioa bultzatzen ari da, enpresaren kontrola mantentzeko; hori bai, oraingoz aurkitu ez den industria-bazkideren batek ere parte hartzeko baldintzarekin.
Hungariako enpresak Talgoren akzio guztien gaineko erosketa eskaintza publikoa aurkeztu du Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean.
Hungariako enpresa batek Talgo oso-osorik 619 milioiren truke bereganatzeko eskaintza publikoa egin du. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak nabarmendu duenez, etorkizuna egonkortzea lehenetsiko da, "proiektu estrategikoak eta lanpostuak defendatzearekin batera".
Hungariak eta Txinak itun berri bat sinatu dute. Adituek diotenez, itun horren bidez Txinako segurtasun indarrek zaintza-lana egin ahal izango dute Hungarian, Europar Batasunaren barnean.
"Aliatu guztiek onartu dutenez, Suedia NATOko 32. herrialdea izango da. Suediaren integrazioak indartsuagoak eta seguruagoak egingo gaitu guztiok", azpimarratu du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak.
"Segur aski, epe luzera finantzazio egonkorra bermatzen du honek. Ukrainari laguntzeko lidergoa eta ardura bere gain hartu ditu EBk; badakigu zer dagoen jokoan", esan du Europako Kontseiluko presidente Charles Michelek.
Era berean, Georgiari hautagai estatusa eman diote, eta Bosnia-Herzegovinarekin negoziazioak hasiko dituzte herrialdeak beharrezko baldintzak betetzen dituenean.
EBko estatu kideek ez dute lortu migrazioaren inguruko testu bateratu bat adostea eta, beraz, atal hori ez dute txertatu Granadako Adierazpena deituriko dokumentuan.
Meloniren Gobernuak testua babestu du azken egunetako zalantzen ostean. Hala ere, Polonia eta Hungaria ez daude ados sarbide diren estatuek derrigorrezko kuoten sistema bati uko egitearekin.
Konkretuki, attosegundoen iraupeneko argi-pultsuak sortu dituzte, elektroiek materian duten dinamika aztertzeko. Aurkikuntzak elektronikan eta medikuntzan izan ditzakeen aplikazioak nabarmendu ditu Akademiak.
Bi ikertzaileek jaso dute 2023ko Medikuntzako edo Fisiologiako Nobel saria, covid-19aren aurkako mRNA txertoak garatzea ahalbidetu zuten nukleosidoen baseen aldaketen inguruan egindako aurkikuntzengatik.
Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzaileak zuzentzen duen taldea nagusitu da Budapesten jokatutako finalean. Partida 1-1 amaitu da, eta luzapena golik gabe bukatu ostean, penalti jaurtiketetan bereganatu du garaipena Sevillak.
Tudor taldeko Yannis Voisard suitzarrak irabazi du Hungariako Itzuliko laugarren etapa. 206,4 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Martonvasar eta Dobogoko gainaren artean. Marc Hirschi (UAE Team Emirates) herrikideak lider jarraitzen du.
Marc Hirschi, Team UAE Emirates taldeko txirrindulari suitzarra, da Hungariako Itzuliko lider berria, 179,9 kilometroko hirugarren etapa irabazi ostean.
Hungariako Tourreko 2. etapa honetan, lehen postua ez da argi egon azken unera arte, Fabio Jakobsenek bere aurkariei aurrea hartu dienean, abantailarekin irabaziz.
Hungariako Tourreko lehenengo etapa lasterketako azken esprintean erabaki da, Dylan Groenewegen herbeheretarrak irabazi zuen ustekabeko etapa amaiera batean. Lehen etapa honetan, Egan Bernalek erorikoa izan zuen.
Europako Batzordearen arabera, Viktor Orbanen Gobernuak irregulartasun sistematikoak egiten ditu kontratu publikoetan, eta ez du kontrolik ustelkeriaren aurka.
Vera Jourova Europako Batzordeko Balioen eta Gardentasunaren presidenteordeak esan du hori, Batasuneko estatu kideetako zuzenbide-estatuaren egoerari buruz urtero egiten duen txostenaren aurkezpenean.
Europak Kirill patriarka zigortzea saihestea lortu du Hungariak. Bruselak Budapesten aurrean amore ematen duen bigarren aldia da, Viktor Orbanen Gobernuak Errusiaren petrolioari ezarri beharreko blokeoa mugatzea lortu ondoren.
Europar Batasuneko buruzagiek Viktor Orbanek ezarritako baldintzak onartu dituzte azkenean. Hala, Errusiatik petrolioa itsasoz inportatzea debekatuta egongo da, baina Hungariak, Txekiar Errepublikak eta Eslovakiak oliobidez eskuratzeko aukera izaten jarraituko dute.
Dagoeneko baieztatu dute parlamentariz osatutako lantaldeak bidaliko dituztela Israelera, Hungariara eta Poloniara. Pegasus programa Israeleko enpresa batek egin zuen eta Hungariak eta Poloniak aitortu zuten zelatzeko softwarea erabili zutela.
Herbeheretarrak bigarren egin du etapan britainiarraren atzetik eta Tom Dumoulin bigarren izan da. Pellok ez du egunik onena izan eta 9. da orain sailkapen nagusian, Van der Poelengandik 29 segundora.
Europako Batzordearen planak aldi iragankor bat proposatzen du urte amaierara arte, merkatuen kolpeari eusteko eta hornidurarako bide alternatiboak prestatzeko, batez ere Hungariarentzat eta Eslovakiarentzat.
Energia ministroek ezohiko bilera egin dute. Alemaniako eta Austriako gobernuak prest agertu dira, nahiz eta orain arte aurka azaldu. Gauzak horrela, Hungaria da neurria errefusatzen duen estatu bakarra.
Istripua Mindszent hegoaldeko trenbideko bidegurutze batean gertatu da, langileak zeramatzan kamioiak aldiriko tren batekin talka egin duenean. Trena errailetik atera da, eta bost pertsona hil dira.
Garaipen argia lortu du Viktor Orbanek Hungariako hauteskundeetan. Orbanek 20 puntu atera dizkio oposizioari eta aginteak egiten duen laugarren legealdia izango da honako hau.
% 98,9ko zenbaketarekin, Fidesz gobernu-alderdiaren emaitzak iragarpen baikorrenak gainditu ditu, botoen % 53 eskuratuta, 2018ko hauteskundeetan baino gehiago, eta 199 diputatuko ganberan 135 eserlekuren kontrola lortu du.
Sei alderdik osatzen duten oposizioak espero baino emaitza okerragoak lortu ditu, botoen % 34 eskuratu baititu. Aitzitik, eskuin muturreko Gure Aberria alderdiak botoen % 5 baino gehiago lortu ditu, eta Parlamentuan izango da.
Azken balantzearen arabera, milioi bat baino gehiago iritsi dira Poloniara. ACNURen arabera, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.
2022ko Munduko Txapelketara sailkatzeko ligaxkan etxean jokatzen dituen bi partida zalerik gabe jokatu beharko ditu Hungariako selekzioak. FIFAk zigor hori ezarri dio, Sterling eta Bellingham jokalari ingelesek irain arrazistak jaso baitzituzten irailaren 2an Budapesten jokatu zen neurketan.
Hungariako Gobernuak ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea galarazi du eta Poloniako hainbat udalerritan "LGTB ideologiarik gabeko guneak" sortu dituzte.
Lege-sorta homofoboa onartu berritan, Hungariako lehen ministroaren soslaia egin du Mikel Reparazek Faktorian. Komunismoaren aurkako militantziatik ultraeskuineko autokraziarako bidea egin du Orbanek.
Mark Rutte herbehereetako lehen ministroak esan du Hungariak ez duela tokirik EBn, baina Viktor Orban hango buruzagiak erantzun du ez dutela legea irakurri ere egin.
Frantziak eta Portugalek bina berdindu dute F multzoko 3. jardunaldiko partida, eta emaitza berdinarekin amaitu da Alemaniaren eta Hungariaren arteko neurketa. Ondorioz, Hungaria kanpoan geratu da.
Municheko Udalak Hungariako presidentearen politika homofoboak salatu nahi zituen modu horretan eta sexu aniztasuna aldarrikatu. UEFArentzat, berriz, politika egitea da.
Hungariako selekzioak puntu bat eskuratu du, eta oraindik aukerak ditu F multzoan aurrera egiteko, nahiz eta munduko txapelduna nagusi izan den norgehiagokan zehar.