Andy Warholi tiro egin zion emakumearen bizitza ezagutu dugu Juan Aldaz soziologoaren eskutik: Valerie Solanas. Gizon guztiak akabatu egin behar zirela aldarrikatu zuen haurtzaro gogorra, sexu abusuak eta gaixotasun mentalak jasandako emakume hark
Larunbatean, hilaren 27an, 100 urte beteko dira Mendizorrotzan historiako lehenengo partida jokatu zutenetik; Santiago de Pablo historialariak EITB Mediarekin hitz egin du, eta zelaiaren gaineko hainbat istorioren eta bitxikeriaren berri eman digu.
Herriaren izar izatetik herriak iraindua izatera pasa zen Urtain. Erabili egin zuten, eta berak ez zuen jakin bere ospe eta dirua kudeatzen. Bere bizitzak islatzen dituen eliteko kirolaren alde ilunak aztertu dizkigu Juan Aldaz soziologoak
Ozeano Atlantikoan hondoratu zen 'Titanic' ontzia, 1912ko apirilaren 14tik 15erako gauean, iceberg baten kontra talka egin ostean. 2.225 pertsona zeramatzan, bidaiariak eta tripulazioko kideak zenbatuta, eta 712 atera ziren bizirik, 'Carpathia' ontziari esker.
Ponpeiako eremu arkeologikoan (Italiako hegoaldea) egiten ari diren indusketetan, horma beltz dotoreak dituen oturuntza-aretoa aurkitu dute, Troiako gerran oinarritutako gai mitologikoekin apaindutako freskoekin.
Vesubiok 79. urtean suntsitutako hiriko indusketetan aurkitutako fresko harrigarrietan, "gai nagusia heroismoarena dela dirudi, Troiako gerrako heroien eta jainkoen bikoteen irudikapenetan.
1924ko abuztuaren 7tik 10era egin zuten Euskal Herriko Itzuliaren lehen edizioa. Gerraren ondorioz hainbat urtez etenda egon ostean, 1969an itzuli zen errepidera lasterketa.
Kantabriako Historiaurreko Ikerketen Nazioarteko Institutuko (IIIPC) zuzendariak aurkikuntzak gure historia ezagutzeko duen garrantzia azpimarratu du (adierazpenak gaztelaniaz).
10 eta 12 urte bitarteko bi haurren eta heldu gazte baten hortz-piezak dira, Iberiar Penintsulako iparraldean aurkitutako zaharrenak. Europan gordetako giza aztarnak oso urriak diren garai horri dagokionez.
Aurorak alaba perfektua nahi zuen, berak diseinatua, berak nahieran eraikiko zuena. Emakume perfektua. Esan eta egin. Esperimentu haren alaba izan zen Hildegart Rodríguez, Espainiako sozialismoan nabarmendu zen emakumea. Historia, ordea, trajedian amaitu zen. Juan Aldaz soziologoak kontatu digu
Bizkaiko Batzar Nagusiek erakusketa bat inauguratu dute, XVI. mendetik euskal portuetan lan egin zuten emakume zamaketariak gogoratzeko eta omentzeko. Tokiko ekonomia garatzeko ezinbestekoak izan ziren, eta gizonen antzeko soldatak kobratzera iritsi ziren.
Leire Lizartzategik aintzinako historia ikertzen dihardu, eta une honetan Holandan dago erromatar garaiko gastrodiplomazia ikertzen. Bazkari handiak egiten zituzten erromatarren garaian, adituak ziren diplomazian.
Azterketa linguistikoari dagokionez, Irulegiko testuak bi berritasun ditu: lehen hitzaren irakurketa bereizia da, bere bertsio esgrafiatuan (sorioneke) eta punteatutako bertsioa (sorioneku); eta bigarren lerroko lehen zeinuaren aldaketa, orain "te" hitzaren ordez "ku" gisa transkribatzen dutena.
Ikerketaren ardura duen epaileak argitu beharko du Nobel Saria prostatako minbizi aurreratuagatik hil zen edo diktadurako agente sekretu batek pozoitu zuen.
Oiartzungo Arkale mendian barrakoi berezi bat inauguratu dute: 'Trabajadoreen barrakoia'. Duela 85 urte, 1939an, toki berean eraiki zituzten barrakoien erreplika bat da, gerra ostean erregimen frankistak hona ekarri zituen milaka preso-esklaboei gorazarre egin nahi diena.
Arkeologian sakontzen saiatu gara Amarauna saioan eta horretarako Maite Iris eta Aitziber Gonzalez arkeologoak gonbidatu ditugu Gasteizko estudioetara. Euren lan-esparruaz aritu zaizkigu, lan tresnez, egitekoez edota zenbaitetan eman behar izaten dituzten azalpen eta argibideez.
Arriagan egindako ekitaldian, Sabino Arana Fundazioak saridunen "konpromisoa, eskuzabaltasuna, ahalegina, komunitatea sortzeko gaitasuna, nortasun kolektiboa eta lidergo-gaitasuna" nabarmendu ditu, Mireia Zarate Fundazioko presidentearen arabera.
Mari Domingi alboan duela, Gabon Gauean opariak ekartzen dituen gizonezko gisa ezagutzen dugu gehienok Olentzero gaur egun. Baina hau ez da beti horrela izan Euskal Herrian. Oier Araolaza antropologo eta dantzariarekin batera, bidaia historiko eta antropologikoa egin dugu jatorriaren bila.
Julene Azpeitia zena ekarri du gogora Xabier Azkue Zumaiako Udaleko euskara teknikariak. Urtero, ipuin-lehiaketa antolatzen dute herrian haren omenez. Emakume langilea, euskaltzalea eta euskarazko irakaskuntzan aitzindaria izan zen eta zenbait ipuin eta eleberri idatzi zituen.
Joseba Moreno arizkundarra da, Bozate auzokoa. Erdi Aroan bertan bizi ziren agoteak, erabat baztertuta. Funtsik gabeko teoria baztertzaileak urtetan mantendu dira, DNArekin egindako ikerketa batek horiek guztiak baztertu dituen arte.
Aranzadi Zientzia Elkartearen lanari esker, Bilboko Udalak Gerra Zibilean babesleku antiaereo modura eraikitako tunel bat birtualki ikusteko aukera eskaintzen du gaurtik aurrera.
"Azkarregi eiakulatzen zuen gizon batekin 7 urte pasa ostean, gogotsu nengoen bikotean sexu harremanak izateko". Betty Dodson artista eta sexologoak hankaz gora jarri zuen sexualitatea ulertzeko modua. Masturbazioan inspiratuta iraultza egin zuen. Juan Aldaz Amaraunako soziologoak kontatu digu
Joseina Etxeberriak 90eko hamarkadako punk rock kaliforniarra izan du hizpide “B Aldea”n, orduko hainbat taldek musika utziko dutela iragarri duten honetan.
Duela urtebete, Aranzadi Zientzia Elkarteak prentsaurrekoa antolatu zuen Gongorako Zarra Jauregian (Aranguren Ibarra) aurkikuntza iragartzeko. Euskal Herriko historiako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenaren berri izan genuen.
San Martin egunak Euskal Herrian duen jatorriaz eta historiaz aritu zaigu Felix Mugurutza ikertzailea Orozkotik. Dioenez, gurean San Martin eguna ospatzea ezinbestekoa da, aparteko eguna da azaroaren 11.
Badira idatzi baina irakurri behar ez diren irudiak eta horixe izan da eman digun aurrenengo ikasgaia. Determinatzaileak eta laguntzaile fonetikoak koloretan jarri dizkigu horiek ez direla leitu behar jakiteko. Mahai jolas bat asmatu zuen berak euskaraz hieroglifikoz idazteko eta jokuan aritu gara.
Lurdes Errasti historialariak hartu du parte ikerketan, eta, 300 hezurduratik gora aztertu ostean, ondorioztatu dute taldeen arteko enfrentamendua izan zela, kide guztiek hartu zutela bertan parte eta lurren kontrola izan zela gatazka horren abiapuntua.
"Scientific Reports" aldizkarian kaleratutako azterlan batek egiaztatu du uste zen baino 1.000 urte lehenago izan zela aurreneko gatazka handi hori. Arabako Errioxako aztarnategi batean aurkitutako hezurdurak aztertuta atera dute ondorioa. Aranzadiko hainbat kidek parte hartu dute ikerketan.
Urriaren 31, Gau Beltza. Nondik dator hori? 'Halloween' festa amerikarraren berdina al da? Nekane Martiarenarekin izan da Joseba, xehetasun guztiak jakiteko asmoz.
Jaizkibel V monumentua Jaizkibelgo estazio megalitikoaren zati bat da, eta indusketa eta zaharberritze lan handia egin da bertan 2018tik 2020ra. Hilobi honek 2.000-3.000 urte inguru ditu.