Itxi

Zinema

Dantza

‘The Key’ Lucia Lacarra protagonista duen filma estreinatuko dute

Agentziak | Erredakzioa

Jon Ugarriza koreografoak eta Oscar Andres zinemagileak sortu dute film laburra, eta “euskal kultura atzerrian bultzatzea du helburu”.

  • Jon Ugarriza koreografoa eta Lucia Lacarra dantzaria. Argazkia: Efe.

    Jon Ugarriza koreografoa eta Lucia Lacarra dantzaria. Argazkia: Efe.

Larunbatean, “The Key”, “euskal kultura atzerrian bultzatze aldera egindako” film laburra, estreinatuko dute Bilbon. Lucia Lacarra dantza klasikoaren euskal izarra da pelikulako protagonista.

Film laburra Jon Ugarriza koreografoak eta Oscar Andres zinemagileak sortu dute, eta zinema eta ballet klasikoa uztartzen ditu, Ugarrizak Ken Zazpiren kantu batean oinarrituta egindako koreografiaren bidez.

Lana duela zazpi hilabete filmatu zuten, Bilbon, eta Bizkaiko hiriburuan bertan estreinatuko dute, Guggenheim museoan.

Lucia Lacarra (Zumaia, 1975) nazioarte mailako izarra da egun, ballet klasikoaren esparruan, eta “Ilargia” Ken Zazpiren kantuaren doinuan ageri da dantzan ikus-entzunezko lanean.