Itxi

Zinema

Heriotza

Amparo Baró bartzelonar aktorea hil da, 77 urte zituela

Erredakzioa

Antzerkian, zineman eta telebistan aritu zen aktorea, eta, batik bat, azken horretan egindako paperengatik egin zen ezagun.

  • Argazkia: Efe.

    Argazkia: Efe.

Bartzelonan jaioa, Barok antzerkian, zineman eta telebistan lan egin du bere ibilbide osoan. 2007an, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria eman zioten, "Siete mesas de billar francés" Gracia Querejetaren filmean egindako lanagatik.

1999tik aurrera, sona handiagoa hartu zuen, "Siete Vidas" telesailean egin zuen paperaren ondorioz. "Sole" zen aktore talde zabaleko komedia arrakastatsuan.

Barok 1957an egin zuen debuta antzerkigintzan, eta Miguel Mihura saria bi aldiz eman diote. Beste horrenbeste aldiz jaso du, Bilbon, Ercilla saria.