kultura
Aitorpena
Ramón Barea, Espainiako Antzerki saria 2013
Erredakzioa
Epaimahaiak "antzerkiko gizon integrala" legez definitu du, aktore, zuzendari, antzerkigile eta ekoizle lanetan aritu baita.
Ramon Barea aktore, zuzendari, antzerkigile eta ekoizleak 2013ko Espainiako Antzerki saria jaso du. Epaimahaiak "antzerkiko gizon integrala" legez definitu du.
Sarituak parte hartu duen egitasmo guztietan "konpromiso osoa" izan duela adierazi du epaimahaiak. Horrela jakinarazi du Espainiako Kultura ministerioko iturriek.
Epaimahaiak goraipatu du, gainera, arrisku handiko proiektuak (Pabellon 6 kasu, hurbileko antzerkia babesteko egitasmoa), Estatu mailakoekin partekatuz. Antzerki Klasikoko konpainian (En la vida todo es verdad o todo es mentira eta Las comedias bárbaras antzezlanekin) aritu da eta hilaren 3an estreinatuko dute, Bareak Montenegroren paper protagonista hartzen duelarik.
Biografia
Ramón Barea (Bilbao, 1949), aktorea, zuzendaria, antzerkigilea eta ekoizlea da. 70eko hamarkadan hasi zen lanean Euskal Herriko antzerkigintza independientean: Cómicos de la Legua eta Karraka taldeetan. Azken horretako sortzaile eta aktore izan zen. Gero antzerkia idatzi zuen eta hainbat lan zuzendu.
Hainbat telesailetan parte hartu du eta zinema munduan 100 lanetan baino gehiagotan lan egin du, tartean El cura Santacruz, Entre todas las mujeres, En la puta calle, Matías juez de línea eta Atilano Presidente. Imanol Uribe, Enrique Urbizu, Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa, Pablo Berger, Ana Díez eta Álex de la Iglesia zuzendariekin lan egindakoa da.