Musika
Heriotza
Manex Pagola musikaria zendu da
eitb.eus
Landibarren jaiotako musikari, abeslari eta idazlea, besteak beste “Azken dantza” eta “Urtxintxak” abestien egilea, 76 urte zituela hil da, Baionan.
Manex Pagola kantari, musikari eta idazlea zendu da gaur, Baionan, 76 urte zituela. Ehorzketa astelehenean, ekainak 11, egingo dute, 15:30ean, Ahurtin.
Landibarren jaio zen Pagola, 1941eko ekainaren 28an, Antropologian doktorea zen eta Baionako Euskal Museoko zuzendariorde jardun zuen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an, eta ohorezko euskaltzain 2018ko apirilaren 27an.
Musikari gisa, bi disko kaleratu zituen bakarka, baina musikagile oparoa izan zen, eta makina bat kantu sortu zituen besterentzat, hala nola Pantxoa eta Peio, Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Maite Idirin: “Urtxintxak”, “Azken dantza”, “Kanta aberria”...
Seaska elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta Eusko Alkartasuna alderdiaren Iparraldeko idazkari nagusia izan zen.
Manex Pagola, kantari, musikari, kantu egile oparo eta herri egile sutsua zendu da gaur.
— Franck Dolosor (@FranckDolosor) 2018(e)ko ekainaren 7(a)
Ehorzketak astelehenean 15h30 Ahurtin
Ez adiorik Manex, MILESKER! pic.twitter.com/4upYB4y3Vh