Itxi

Musika

Abesti onenak

Leonard Cohen ezagutzeko 10 kanta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kanadar artistaren hamar abesti onenak, haren ibilbidean barrena egiteko ezinbestekoak.

  • Foto: EFE

    Foto: EFE

Leonard Cohenen ahots sakona eta letra fina maitemintzeko eta erremintzeko tresnak izan dira. Hona hemen artista ezagutzeko 10 abesti:

- "Suzanne" (1967): poema gisa jaio zen, baina abesti bihurtu zen ondoren, Cohenek Suzanne Verdal-ekin (Armand Vaillancourt eskultorearen bikotekidea) sentitzen zuen maitasuna betikotzeko.

 

- "So long, Marianne" (1967): Hydra uharteak (Norvegia) batu egin zituen Cohen eta Marianne Ihlen, gaztetan amorantea izandakoa. Marianne bera hil ondoren (duela hilabete batzuk) artistak gutun bat idatzi zion: “Jakin dezazun, gertu naukazu; eskua luzatuko bazenu, nire ukituko zenuke”.

 

- "Bird on the wire" (1969): ‘Country’ abesti gisa pentsatu zuen Cohenek, eta horrekin suspertu egin zen artista.

 

- "Famous Blue Raincoat" (1971): Maitasun hirukote batek (gizon bat, Jane izeneko emakume bat eta Cohen bera) izandako tentsioak eta gatazkan ditu oinarri.

 

- "Hallelujah" (1984): Abeslariaren kanta ezagunetakoa, hasieran arrakasta gutxi izan bazuen ere. Hamarkada baten ostean Jeff Buckleyk egindako egokitzapenaren ostean egin zen ospetsu.

 

- "Dance me to the end of love" (1984): Maitasun abesti bat dirudi, baina Holokaustoak inspiratu zuen.

 

- "First we take Manhattan" (1987): Cohenek terrorismoaren aurka emandako erantzuna. Besteak beste, REM taldeak eta Joe Cockerrek egokitu dute.

 

- "Everybody Knows" (1988): Cohenen abesti gordinenetakoa. Hiesa, erlijioa eta beste hainbat gai ditu oinarri.

 

- "Take this waltz" (1988): Federico Garcia Lorcaren “Pequeño vals vienes” poemaren egokitzapena da.

 

- "You Want It Darker" (2016): Bere azken diskoaren kantetako bat, uneoro heriotza erreferentzia dela. “Prest nago, Ahalguztidun hori” du bertsoetako bat.

gM7Y">