Itxi

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Maialen Lujanbio, irabazle Irungo finalaurrekoan

eitb.eus

750 puntu lortu ditu bertsolari hernaniarrak. Aitor Sarriegi izan da bigarren (705), eta Unai Agirre hirugarren (667).

9:22

Maialen Lujanbio izan da garailea Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoan, Irunen, 750 puntu lortuta. Maila gorena erakutsi du bertsolari hernaniarrak, eta bereziki oroituak izango dira kartzelako saioan kantatutako bertsoak; inoizko onenetakoak, seguru aski [ikusi hemen Maialen Lujanbioren kartzelako lanaren bideo osoa].

Bigarren Aitor Sarriegi izan da, 705 punturekin, eta hirugarrena Unai Agirre, 667rekin.

Hona Irungo finalaurrekoaren sailkapen osoa:

- Maialen Lujanbio 750

- Aitor Sarriegi 705

- Unai Agirre 667,5

- Alaia Martin 651

- Maddalen Arzallus 634,5

- Aimar Karrika 605

Horrenbestez, Lujanbio zuzenean sailkatu da azaroaren 26an Donibane Lohizunen jokatuko den bigarren bueltako finalaurrekora.

Irungoa eta Bastidakoaren ostean, beste bi finalaurreko jokatuko dira lehen itzulian: Maule-Lextarre eta Durango. Horietatik aterako dira finalaurrekoen bigarren itzulira sailatuko diren 18 bertsolariak. 

Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko hiru finalaurrekoak.

 

Bideoa: Maialen Lujanbioren kartzelako lan osoa

 

 

 

Bideoa: 'Ron pon pon, gora eta gora beti, Carles Puigdemont!': Maddalen Arzallusen bertsoa

 

Bideoa: Xabier Xukiaren iritzia, Irungo finalaurrekoaz eta Lujanbioren jardunaz