cerrar buscador

Bertsolaritza

1 / 30 Hurrengoa

Bertsolari gazteen 52garren Osinalde sariko finala, alez ale

Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinalde Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan.

Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale

Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale

Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan.

Manex Agirre: ''Argi daukat txapelketak utzi arren, bertsolaritzari lotuta jarraituko dudala''

Manex Agirre: ''Argi daukat txapelketak utzi arren, bertsolaritzari lotuta jarraituko dudala''

Manex Agirrek txapelketak uztea erabaki du eta Arabako txapelketaren finalean iragarri zuen bere agurra. Bertsolariak birritan irabazi izan du Arabako bertsolari txapelketa; "Biba Zuek"en bere ibilbideari buruz hitz egin digu.

''Ez zara bakarrik joango, herri bat duzu atzean'' abestu die Jon Maiak Athleticeko jokalariei

''Ez zara bakarrik joango, herri bat duzu atzean'' abestu die Jon Maiak Athleticeko jokalariei

Sevillan da Jon Maia bertsolari zumaiarra ere, milaka athleticzalerekin batera. Athletic Hirian jarritako oholtzatik kantatu duen bertsoaren amaieran, hau esan die: "Umetako amets bat da daukaguna bihotzean. Zuri-gorri! Gogoratu zelaira ateratzean: ez zara bakarrik joango, herri bat duzu atzean".

Itzaletik eta agerian, bertsoz

Itzaletik eta agerian, bertsoz

Lokatz loreak hirukoa "Itzal(iko) bagina" ikuskizuna ari da antzezten. Hiru bertsolari, aktore.

Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimenari esker Tolosan entzunak

Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu.

''Seguraski Akilino Izagirre ''Zepai''ri ez zaio eman izan zuen garrantzirik; katebegi lana egin zuen''

''Seguraski Akilino Izagirre ''Zepai''ri ez zaio eman izan zuen garrantzirik; katebegi lana egin zuen''

Akilino Izagirre "Zepai" zena ekarri du gogora Andoni Egañak "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, belaunaldien arteko katebegi lana egin zuten Zepaik eta Txapelek. Haren ezaugarri nagusienetakoa ahots ikaragarri indartsua eta agudoa omen zen, eta bi doinu baino ez omen zituen erabiltzen.

Txapelketari begiratuko dio Bilintxen Menda bertso hamabostaldiak, Donostiatik

Txapelketari begiratuko dio Bilintxen Menda bertso hamabostaldiak, Donostiatik

Bertsolari txapeldunen saio batek, solasaldi batek, hitzaldi musikatu batek eta mahai inguru batek osatuko dute Bilintxen Menda hamabostaldiaren bigarren edizioaren programa.

Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak

Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu.

Onintza Enbeita elkarrizketatuko dugu igandeko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Onintza Enbeita elkarrizketatuko dugu igandeko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Onintza Enbeitaren bertso ibilbidearen errepasoa egingo dugu hitzez eta bertsoz "Hitzetik Hortzera"n. Gogoratu, aste honetan, igandean izango dela saioa, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Bertsolariek idatzitako Korrikako abesti eta mezuez, Andoni Egañarekin

Bertsolariek idatzitako Korrikako abesti eta mezuez, Andoni Egañarekin

Korrikaren abestiak izan ditu hizpide Andoni Egañak, horietako asko bertsolariek idatzitakoak baitira. Xabier Amurizak, Lontxo Aburuzak, Egañak berak, Maialen Lujanbiok, Igor Elortzak eta Uxue Alberdik idatzi dituzte. Mezuak ere idatzi izan dituzte bertsolariek, eta omenduak ere izan dira.

Aroa Arrizubieta: ''Txikitan Arabako txapela irabaztea ametsa izan zitekeen''

Aroa Arrizubieta: ''Txikitan Arabako txapela irabaztea ametsa izan zitekeen''

Aroa Arrizubieta Arabako bertsolari txapeldun berria da. Finalean bizi zituen emozioei buruz hitz egin digu eta bertsolaritzaren egoeraren etorkizuna nola ikusten duen azaldu digu.

Aroa Arrizubieta: ''Gazte belaunaldiak indartsu gatoz edukiz eta ideia berriz''

Aroa Arrizubieta: ''Gazte belaunaldiak indartsu gatoz edukiz eta ideia berriz''

Aroa Arrizubieta da Arabako bertsolari txapeldun berria. Gasteiztarra da, 22 urte ditu eta bizitza osoa darama bertsotan. Hain justu ere, bertsogintzan izaten ari den belaunaldi aldaketa azpimarratu du ETBk txapela jantzi eta biharamunean egin dion elkarrizketan.

Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

614'5 punturekin gailendu da gasteiztarra. Manex Agirre izan da bigarrena, txapeldunetik pùntu bakarrera, 613,5 puntu bilduta.
Aroa Arrizubieta txapeldunaren agurra

Aroa Arrizubieta txapeldunaren agurra

Bere bigarren finalean lortu du txapela Aroa Arrizubieta gasteiztarrak, Arabako hiriburuko Printzipal Antzokian jokatu den finalean. 614,5 puntu bilduta gailendu zaie seikoteko gazteena beste guztiei. Hauxe izan da txapela buruan zuela kantatu duen agurra.

Arabako finalerdiak berrituz, finalaren atarian

Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu.

Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz

Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean, eitb.eus-en

Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean, eitb.eus-en

Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi Arabako bertsolari onena izateko lehiatuko dira Antzoki Zaharrean. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.

Onintza Enbeita, Ainhoa Urien: 'Bertsolaritzak eskosistema indartsua behar du. Gu indartsu egotea ez da aski'

Onintza Enbeita, Ainhoa Urien: 'Bertsolaritzak eskosistema indartsua behar du. Gu indartsu egotea ez da aski'

Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza talde berriko kide dira. Euren aurrekoek ondo asmatutako lerro estrategikoetatik jarraituko dute. Bertsolaritza, gaur egun, mugimenduan dagoen espresio oso anitza dela diote
Dena prest, Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako

Dena prest, Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako

Larunbatean, martxoak 16, lehiatuko dira Peru Abarrategi egungo txapelduna, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi Gasteizko Principal antzokian, 17:30etik aurrera. Finala zuzenean jarraitu ahalko da, eitb.eus-en eta ETB4n.

Andoni Egaña: ''Txukuna eta gero eta zorrotzagoa da Oihana Bartra; bertsokide ona eta beti baikorra''

Andoni Egaña: ''Txukuna eta gero eta zorrotzagoa da Oihana Bartra; bertsokide ona eta beti baikorra''

Oihana Bartra bertsolari bilbotarraren bertsokeraz eta ibilbideaz aritu da Andoni Egaña "Biba Zuek!" saioan. Azaldu duenez, Santutxukoaren meriturik handienetakoa da bere euskortasuna, beti hor dagoen bertsolaria baita. Gero eta zorrotzagoa dela nabarmendu du.

Nikolas Zendoia: Poza lortzen da 'saxauta' ...eta otorduko baxoerdiak ere laguntzen du

Nikolas Zendoia: "Poza lortzen da 'saxauta' ...eta otorduko baxoerdiak ere laguntzen du"

23 urtez aritu da prentsan idazten Zarautzen bizi den bertsolari aiarra. Orain utzi egin dio bere "prosak" argitaratzeari, "hasitako lanak bukatzen jakin behar da". Aitzakia horrekin joan zaizkio bisitan Faktoriakoak. Bere etxepeko tabernako terrazan egin dute hizketaldia, eguzki gozotan.
Agin Laburu bertsolariak burua altxatzeko bertsoa eskaini dio Realari

Agin Laburu bertsolariak burua altxatzeko bertsoa eskaini dio Realari

Realak porrot egin du Mallorcaren aurka Reale Arenan eta Kopatik kanpo geratu da penaltietan. Agin Laburu bertsolariak animoak altxatzeko bertso bat eskaini die guztiei.

Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak

2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako  eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu.

Beñat Gaztelumendi hobeto ezagutu nahi?

Beñat Gaztelumendi hobeto ezagutu nahi?

Beñat Gaztelumendi bertsolaria da. Nola moldatuko ote da "3 Ene Kantak" saioko lagunek egindako galdetegiari erantzuterako orduan?

17.235 kultur ekitaldi eskaini ziren iaz EAEn, aurreko urtean baino % 6 gehiago

17.235 kultur ekitaldi eskaini ziren iaz EAEn, aurreko urtean baino % 6 gehiago

Batez ere, kontzertuak (5.569) eta antzerki emanaldiak (4.562) programatu ziren. Musika emanaldien % 27 izan ziren euskaraz, eta antzerki ikuskizunen % 41. Bertso-saio kopuruari dagokionez, aurreko urtean baino % 9 gutxiago egin ziren.

Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak

Tolosan, 2024ko urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu atal honetarako. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek?

Entzun eta gozatu!

Andoni Egaña: ''Peñak beti ematen du berea, eta hori ez da erreza; inoiz ez du gogorik gabeko egunik izango''

Andoni Egaña: ''Peñak beti ematen du berea, eta hori ez da erreza; inoiz ez du gogorik gabeko egunik izango''

Basurde batekin alderatu du Andoni Egañak Anjel Mari Peñagarikano 'Beste fauna bat atalean'. Azaldu duenez, Albizturko ostatuko semea plazaz-plaza ari direnetatik beteranoena da seguraski, eta hasiera xelebrea izan zuen. Haren bertsokeraz aritu da eta bitxikeriak ere kontatu dizkigu.

Egun osoko festa Gernika-Lumon, Bertso Eguna tarteko

Egun osoko festa Gernika-Lumon, Bertso Eguna tarteko

Lurralde ezberdinetako bertso-eskolak tabernaz taberna ibili dira, ibilbidea osatuz. Muxikan abiatu dute eguna, bertakoa baita Garriko bertso-eskola, aitzindarietako bat. Arratsaldean, bertso-saioa izango da, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinarekin, besteak beste.

Zihara Enbeita: ''Bertso-eskolak funtsezkoak dira kulturaren transmisiorako, eta ez soilik bertsoan ikasteko''

Zihara Enbeita: ''Bertso-eskolak funtsezkoak dira kulturaren transmisiorako, eta ez soilik bertsoan ikasteko''

Gernikan egingo dute aurtengo Bertso Eguna, eta, besteak beste, Muxikako Garriko bertso-eskolari egingo diote aitortza, Bizkaian sortu zen lehendabiziko bertso-eskola izan baitzen. Zihara Enbeitak Garrikon ikasi zuen bertsotan, eta harekin hitz egin dugu.

Bertso Eguna, larunbatean Gernika-Lumon

Bertso Eguna, larunbatean Gernika-Lumon

10:30etik ordu txikietara arte gozatuko dute bertsozaleek programazioaz. Oholtza gainean, saio nagusian, Sustrai Colina, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saio Alkaiza.  
Lesakako bertsolaritzaren historiaren mendi ibilbidea, aste honetako ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Lesakako bertsolaritzaren historiaren mendi ibilbidea, aste honetako ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Oinak astinduko ditugu larunbateko "Hitzetik Hortzera" saioan. Lesakarren ahotan bertoko pasadizoak entzungo ditugu mendiko botak jantzita. Bestalde, Ondarruko eta Aramaioko bertsoladiak entzungo ditugu.

''Xabier Letek bertsogintzari eman dizkion doinuen kalitatea eta intentsitatea da benetan interesgarria''

''Xabier Letek bertsogintzari eman dizkion doinuen kalitatea eta intentsitatea da benetan interesgarria''

'Xabier Lete. Bertsorik sakonena' liburua aurkeztu du Jon Martin bertsolari, ikerlari eta idazle oiartzuarrak "Biba Zuek" saioan. Dioenez, Leteren biografia laburraz eta testuinguruaz gain, bertsolaritzarekin izan zuen harremana eta bertsolaritzan izan zuen eragina bildu ditu liburuan.

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28tik martxoaren 16ra jokatuko da

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28tik martxoaren 16ra jokatuko da

Printzipal Antzokian izango da finala, Gasteizen, hiru final-laurdenen eta bi finalerdi jokatu ondoren.
Nola liteke hainbestek hainbeste maitatzea?

"Nola liteke hainbestek hainbeste maitatzea?"

Xabier Euzkitzek Nikolas Segurolari kantatutako bertsotik hartua. Adiskide handia zuen Euzkitzek Segurola. Arantzazuko fraide, artzain eta bertsolariaren heriotzaren biharamunean hari buruz aritu da Amaraunean, Ekain Murua Gomiztegi Artzain Eskolako irakaslearekin batera.
Nikolas Segurola fraide, artzain eta bertsolaria hil da

Nikolas Segurola fraide, artzain eta bertsolaria hil da

Azpeitiko Matxinbenta auzoan jaioa, oso gazterik joan zen Arantzazura, eta ia 70 urte egin zituen bertan, baserri lanetan buru-belarri; Arantzazuko artzain-eskolaren sortzaileetako bat izan zen.
Juan Aldaz: Mañukortak paper bat jokatzen zuen bertsotan ari zen bitartean: listo bat, tonto paperean

Juan Aldaz: "Mañukortak paper bat jokatzen zuen bertsotan ari zen bitartean: listo bat, tonto paperean"

Joxean Agirrerengandik hartutako esaldi horrekin egin digu Juan Äldaz soziologoak Mañukortaren definizioetako bat. Bertsonajea ere bazela aitortu digu, Xabier Amurizari definizioa ostuz.
Nerea Ibarzabal, Bizkaiko bertsolari txapelduna: ''Buruz burukora Jone eta Xabat iritsiko zirela espero nuen''

Nerea Ibarzabal, Bizkaiko bertsolari txapelduna: ''Buruz burukora Jone eta Xabat iritsiko zirela espero nuen''

Nerea Ibarzabal Salegi bertsolaria izan dugu "Biba Zuek!" saioko platoan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi osteko biharamunean. Lehia estua izan zuen Jone Uriarekin buruz burukoan, eta aitortu digu ez zuela espero garaipena.  

Nerea Ibartzabal: Bertsolariok ere batzuetan botileroa beharko genuke, pilotariek bezala

Nerea Ibartzabal: "Bertsolariok ere batzuetan botileroa beharko genuke, pilotariek bezala"

Bertsolari finaletan, akatsen bat egiten dutenean, jasan behar izaten duten karga psikologiko handia arintzeko eta unean uneko zailtasunei eusten laguntzeko, bertsolariei ondoan norbaiten sostengua ondo etorriko litzaiekela esan digu Nerea Ibartzalek.
1 / 30 Hurrengoa

  • Xilaba

    Xilaba

    Iparraldeko Bertsolari Txapelketari buruzko azken albisteak

02:37

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Bertsolari Txapelketaren epaimahaikideen irizpideak eta lana ezagutu ditugu, gertutik

ANER MURUA URKIA | EITB MEDIA

Zazpi epaimahaikidek puntuatzen dituzte Txapelketa Nagusiko saioak. Faseka berritu egiten dira epaileak. Gaiari erantzutea, errimak, denbora, doinua, hizkera, neurria hartzen dira kontuan bertsoa baloratzeko.

HITZA JOLAS Jarraitu Txapelketa, Euskadi Irratian HITZA JOLAS
HITZETIK HORTZERA Txapelketa, saioz saio, hemen HITZETIK HORTZERA