Itxi

Bilbao Basket

LESIOAK

Adam Smithek eta Keith Hornsbyk min hartu zuten Obradoiroren aurkako partidan

EITB MEDIA

Smithek haustura du orpazurdan, eta ebakuntza egin beharko diote. Hornsby, berriz, miofaszia haustura du ezker aduktore luzean.

  • Hornsbyren artxiboko irudia, Europe Cupeko partida batean. EFE

    Hornsbyren artxiboko irudia, Europe Cupeko partida batean. EFE

Adam Smith Surne Bilbao Basketeko jokalariak haustura partziala du eskuin orpazurdan, eta ebakuntza egin beharko diote, klubak asteartean jakinarazitakoaren arabera. Horrenbestez, eskolta estatubatuarrak Endesa Ligako fase erregularra amaitzeko geratzen diren lau partidak galduko ditu.

Lehen hitzordua datorren larunbatean dute Ponsarnauren gizonek, Fontajaun, Basquet Gironaren kontra. Adam Smithen bajaz gain, zalantzan dago Keith Hornsby eta Xavi Rabaseda jokatzeko moduan izango diren ala ez. Izan ere, Hornsbyk ere min hartu zuen larunbatean, Obradoiroren norgehiagokan. Egindako mediku-proben arabera, miofaszia haustura du ezker aduktore luzean; hortaz, ikusi egin beharko da zer-nolako garapena duen.

Rabasedari dagokionez, ezin izan zuen talde galiziarren aurka jokatu, ezker hankean duen giharretako lesioagatik, eta jakiteke dago nola dagoen.

Endesa Ligan jarraipena ziurtatuta ekingo dio Bilbao Basketek denboraldi amaierari. Hamaikagarren tokian dago, 13 garaipen lortuta, aurretik duen Joventutek baino bi gutxiago, eta hamabigarren dagoen Morabanc Andorrak baino bi gehiago.