Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

2024ko Txapelketa

Jose Javier Zabaletak Buruz Burukoa jokatuko du

EITB MEDIA

Aspek astearte honetan jakinarazitakoaren arabera, Etxarrengo atzelariak Banakako final zortzirenetan hartuko du parte, Zumaian.

  • Jose Javier Zabaletaren artxiboko irudia

    Jose Javier Zabaletaren artxiboko irudia

Jose Javier Zabaletak ostiral honetan Donostian, Atano III.a frontoian, abiatuko den Eskuz Banakako Pilota Txapelketan hartuko du parte. Etxarrengo pilotariak bosgarren aldiz irabazi berri du Binakako txapela, Peio Etxeberriarekin batera.

Hala jakinarazi du Aspek astearte honetan, webgunean argitaratutako ohar baten bidez. Aurre-kanporaketak egiteko denborarik ez duenez izan, Zabaletak final-zortziretako partida, Zumaian, jokatzea erabaki du enpresak.

Bestetik, Jon Mariezkurrena ez da Buruz Burukoan izango, eskuin eskua minduta duelako, Baikok astelehenean azaldu zuenez. Haren ordez, Mikel Urrutikoetxeak jokatuko du euskal pilotaren denboraldiko lehiaketa nagusia.