cerrar buscador

Euskal pilota gaur, azken albisteak eta emaitzak - EITB

Pilota

Zesta Punta

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

Erremontea

Pilotako Erremontea modalitateko partiden emanaldiak.

Erremontea

Pilotako Erremontea modalitateko partiden emanaldiak.

Erremonteko partidak
1 / 30 Hurrengoa
Pilotariek jantziko dituzten kamiseta berriak aurkeztu dituzte

Pilotariek jantziko dituzten kamiseta berriak aurkeztu dituzte

ZUK enpresak jantziko ditu hemendik aurrera Aspeko, zein Baikoko pilotariak. Ibarran egin den aurkezpen ekitaldian Altuna, Laso, Zabaleta eta Jaka izan dira, besteak beste. Bi enpresen webgunetan eskuragarri daude kamiseta berriak.

Inolako kexarik gabeko pilota aukeraketa Ezkurdia-Zabala partidari begira

Inolako kexarik gabeko pilota aukeraketa Ezkurdia-Zabala partidari begira

Labrit frontoian larunbateko partidari begira material hautaketa egin dute Ezkurdiak eta Zabalak. Biak ala biak lehen neurketa galtzetik datoz eta gustura agertu dira pilotekin.

Ostiral honetan itzuliko da Barandika kantxetara, Gasteizen

Ostiral honetan itzuliko da Barandika kantxetara, Gasteizen

Behin eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren haustura sendatuta, eta ia bederatzi hilabete eta gero, Gernikako aurrelaria bueltan izango da.
Barandika: ''Nire asmoa uda honetan joko maila onean egotea da''

Barandika: ''Nire asmoa uda honetan joko maila onean egotea da''

Xabier Barandika ostiral honetan bueltan izango da frontoietan, belauneko lesio luze batetik osatu ostean. Lekerikarekin batera, Laduche eta Zabala bikotearen aurka jokatuko du Araba Euskaraz Jai Alai Masters Serieseko finalaurrekoan.

Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako

Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako

Altunak eta Lasok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako lehen partida igandean, eta, Elordi eta Artola Azkoitian neurtuko dira ostiralean, ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokan.

2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
Berria erremonte txapelketako finala, larunbat honetan, ETB1en eta eitb.eus-en

Berria erremonte txapelketako finala, larunbat honetan, ETB1en eta eitb.eus-en

Larunbat honetan, 15:10etik aurrera, Berria erremonte txapelketako finala jokatuko dute Gurrutxaga-Aiestaran VI.a eta Jabalera-Goikoetxea VI.a bikoteek. Materiala aukeratu dute astelehen honetan.

Artolak 10 tantotan utzi du Ezkurdia (22-10) final-laurdenetako ligaxkan

Artolak 10 tantotan utzi du Ezkurdia (22-10) final-laurdenetako ligaxkan

Iñaki Artolak aise irabazi dio Joseba Ezkurdiari Astelena pilotalekuan (Eibar). Alegiako aurrelaria oso fin aritu da, eta ezin hobeto ekin dio Buruz Buruko Txapelketako ligaxkari.

Dariok mendean hartu du Zabaleta, sufrituta bada ere (17-22)

Dariok mendean hartu du Zabaleta, sufrituta bada ere (17-22)

Dario Gomezek Buruz Buruko Txapelketako ligaxkako lehen puntua eskuratu du, Jose Javier Zabaletari 17-22 irabazita, Labriten. Zabaletak gaizki jokatu du partida erdia baino gehiago, Dariok 10 tanto egin ditu jarraian, eta errenta hori ondo baliatu du amaieran.

Elordik lehen puntua lortu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, Zabala 22-20 menderatuta

Elordik lehen puntua lortu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, Zabala 22-20 menderatuta

Aitor Elordi egungo txapeldunak garaipena bereganatu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian, Javier Zabalari 22 eta 20 irabazita. Beraz, lehen puntua eskuratu du Elordik.

Elordik Zabala gainditu du final-laurdenetako lehenengo jardunaldian (22-20)

Elordik Zabala gainditu du final-laurdenetako lehenengo jardunaldian (22-20)

Partida berdinduta egon da, azken momentura arte. Hala ere, azkenean, Elordik bere egin du Ogueta frontoian buruz buru jokatutako partida.

Artola eta Ezkurdiak materiala aukeratuta asteburuko norgehiagokorako

Artola eta Ezkurdiak materiala aukeratuta asteburuko norgehiagokorako

Artola eta Ezkurdiaren neurketarako materiala prest dago igandean Eibarko Astelena frontoian jokatuko den partidarako.

Elordi-Zabalak eta Zabaleta-Dariok materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako

Elordi-Zabalak eta Zabaleta-Dariok materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako

Elordi eta Zabalak Ogueta pilotalekuan jokatuko dute partida ostiralean, eta, Zabaleta eta Dariok Labriten larunbatean. Neurketa horietako material aukeraketa izan da astearte goizean.

Erkiaga eta Uranga, Zumaia Jai Alai Master Serieseko txapeldun

Erkiaga eta Uranga, Zumaia Jai Alai Master Serieseko txapeldun

Ispasterko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak Eñaut Urreisti eta Mikel Mancisidor gainditu dituzte bi setetan.
Miren Larrarte: Emaitzak ona, baina taldekideekin bidaian bizi izandako esperientzia da onena

Miren Larrarte: "Emaitzak ona, baina taldekideekin bidaian bizi izandako esperientzia da onena"

Pilotari bidaniarra Euskal selekzioarekin aritu da Europako txapelketatan Freixon (Portugal). Urrezko hiru domina eskuratu dituzte emakumezkoek.
Ruiz de Infante: Gogorra izan zen finalerdia, une batean ihes egingo zigula uste nuen

Ruiz de Infante: "Gogorra izan zen finalerdia, une batean ihes egingo zigula uste nuen"

Leire Galeanorekin batera Ados Pilota klubaren binakakoan finalera urratsa egin du asteburuan.
Erkiagak eta Urangak irabazitako Zumaia Master Serieseko azken tantoa

Erkiagak eta Urangak irabazitako Zumaia Master Serieseko azken tantoa

Bizkaitarra eta gipuzkoarra bi setetan gailendu zaizkio Eñaut Errastik eta Mikel Manzisidorrek osotutako bikoteari.

Erkiaga eta Uranga, Zumaiako Master Serieseko txapeldun: ''Gakoa sakean egon da''

Erkiaga eta Uranga, Zumaiako Master Serieseko txapeldun: ''Gakoa sakean egon da''

Eñaut Urreisti eta Mikel Manzisidor hartu dituzte mendean, bi setetan: 15-9 eta 15-11, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatutako finalean.

Frida Watkins eta Erika Mugartegi: ''Kriston partida ona jokatu dugu bi bikoteek''

Frida Watkins eta Erika Mugartegi: ''Kriston partida ona jokatu dugu bi bikoteek''

Markinako aurrelaria eta Zumaiako atzelaria garaile izan dira Elaia eta Maialenen aurka jokatutako neurketan: 15-8 eta 15-12.

Erkiaga-Uranga eta Urreisti-Manci, aurrez aurre, Zumaiako Jai Alai Master Serieseko finalean

Erkiaga-Uranga eta Urreisti-Manci, aurrez aurre, Zumaiako Jai Alai Master Serieseko finalean

Zumaiako Jai Alai Master Serieseko finala jokatuko dute astelehen arratsaldean Erkiaga-Uranga eta Urreisti-Manci bikoteek. Gauean, 22:15etik aurrera, ikusgai izango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Zabaleta eta zazpi aurrelari, Buruz Burukoaren final-laurdenetan

Zabaleta eta zazpi aurrelari, Buruz Burukoaren final-laurdenetan

Nafarrarekin batera, Altuna III.a, Elordi, Ezkurdia, Artola, Peña II.a, Zabala eta Dario lehiatuko dira, ostiralean Gasteizen hasiko den final-laurdenetako ligaxkan.

Zabaletak Jaka gainditu du (22-15), eta Artolak, Peña II.a (22-16)

Zabaletak Jaka gainditu du (22-15), eta Artolak, Peña II.a (22-16)

Jose Javier Zabaletak eta Iñaki Artolak osatuko dute Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxka. Binakako txapeldunak Erik Jaka utzi du bidean, eta Artolak, Jon Ander Peña.

Unai Lasok 22-9 menderatu du Bakaikoa Labriten

Unai Lasok 22-9 menderatu du Bakaikoa Labriten

Unai Laso indartsu itzuli da Buruz Burukora, Labriten Joanes Bakaikoa mendean hartuta. Bertan, bederatzi tantotan utzi du Etxarri Aranazko aurrelaria, eta final-laurdenetara sailkatu da.

Javi Zabalak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (14-22)

Javi Zabalak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (14-22)

Javi Zabalak ahal ikaragarria duela jakina da, eta ikusmina zegoen lehen mailan bere estreinakoa ikusteko. Ofizio handiko pilotaria egokitu zitzaion lehen kanporaketan: Mikel Urrutikoetxea. 10 eta 2ko partzialari esker, garaipen erosoa lortu zuen Zabalak azkenean, 22 eta 14.

Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute Urdaibain

Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute Urdaibain

Ostiral honetan, apirilaren 5ean, jarriko da martxan 2024ko Buruz Buruko Txapelketa, Urrutikoetxearen eta Zabalaren arteko neurketarekin. Asteazken honetan egin dute aurkezpena Urdaibaiko Ekoetxean.

2024ko Buruz Burukoa ostiral honetan abiatuko da, Urrutikoetxea-Zabala partidarekin

2024ko Buruz Burukoa ostiral honetan abiatuko da, Urrutikoetxea-Zabala partidarekin

Aspek Peio Etxeberria, Binakako txapelduna eta Lau t'erdiko txapeldunordea, txapelketatik kanpo uztea erabaki du; Jose Javier Zabaletak, berriz, parte hartuko du Buruz Burukoan.
Zabaleta, ''minduta'' Peio Etxeberria Buruz Buruko txapelketan ez izateagatik

Zabaleta, ''minduta'' Peio Etxeberria Buruz Buruko txapelketan ez izateagatik

Jose Javier Zabaleta "minduta" agertu da komunikabideen aurrean, Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean, Peio Etxeberriak, Binakako Txapelketako bere kideak, bertan parte hartuko ez duelako.

Pilotako Euskal Selekzioa, Europako Txapelketan, asteazkenetik larunbatera arte

Pilotako Euskal Selekzioa, Europako Txapelketan, asteazkenetik larunbatera arte

Europako Pilota Txapelketa jokatuko dute zortzi selekziok asteazkenetik larunbatera Freixo de Espada à Cinta herrian, Portugalen. Euskadiko Selekzioa han izango da, Patri Espinarrek eta Eneko Uribek zuzenduta.

Zabaleta: ''Aurtengo helburua txapel hau lortzea zen''

Zabaleta: ''Aurtengo helburua txapel hau lortzea zen''

Jose Javier Zabaleta oso pozik agertu da igandean Binakako Txapela bosgarren aldiz irabazi eta gero. Azken urteotako lanaz harro dagoela esan du, eta aurrerantzean ere borrokatzeko prest dagoela azpimarratu du.

Jose Javier Zabaletak Buruz Burukoa jokatuko du

Jose Javier Zabaletak Buruz Burukoa jokatuko du

Aspek astearte honetan jakinarazitakoaren arabera, Etxarrengo atzelariak Banakako final zortzirenetan hartuko du parte, Zumaian.
1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
19 19:30 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo
20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

Emaitzak

jardunaldia 32

Athletic OR21:00 Granada
Celta LR14:00 Las Palmas
Rayo Vall. LR16:15 Osasuna
Valentzia LR18:30 Betis
Girona LR21:00 Cadiz
Getafe IG14:00 R. Sociedad
Almeria IG16:15 Vila-real
Alaves IG18:30 At. Madril
R. Madril IG21:00 Bartzelona
Sevilla AL21:00 Mallorca

INFOGRAFIA

  • Unai Laso gaur

    Unai Laso gaur

    Noiz jokatuko du hurrengo partida Baikoko aurrelari nafarrak?