Itxi

Athletic Club

EA Sports Liga

Nico Williams prest egon daiteke Realaren aurka jokatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nikok giharretako lesioa izan zuen Espainia-Zipre partidan, hilaren 12an, eta hirugarrenez aritu da bere taldekideekin.

  • Nico Williams, Realaren aurkako derbi batean. Argazkia: EFE.

    Nico Williams, Realaren aurkako derbi batean. Argazkia: EFE.

Nico Wiliams, Athleticen azken hiru partidetan baja izan dena, jokatzeko prest egon daiteke larunbatean Reale Arenan Realaren aurka jokatuko duten euskal derbian (21:00etan), ostegun honetan bere taldekideekin batera Lezaman egin duten lan saioan parte hartu ondoren.

Nikok giharretako lesioa izan zuen Espainia-Zipre partidan, hilaren 12an, eta hirugarrenez aritu da bere taldekideekin, asteazken honetan Getaferen aurka jokatu beharreko Ligako partidaren aurreko bi egunetan. Williams anaietako gazteenak ezin izan zuen Alavesen aurkako derbian ere egon, ezta Cadizen aurkako partidan ere.

Valverdek Reale Arenarako zitazioa eskaintzen duenean, aurrelaria bertan egongo den ezagutuko da.