Itxi

Beste kirolak

Igeriketa

Brontzezko domina bana irabazi dute Zudairek eta Llopisek

EITB MEDIA

Zudaire hirugarren izan zen 100 metro bular eran (SB7); Llopisek, berriz, 100 metro tximeleta kategorian (S8) lortu zuen domina.

  • Zudaire eta Llopis, Madeirako Europako Txapelketan. Argazkia: Basque Team

    Zudaire eta Llopis, Madeirako Europako Txapelketan. Argazkia: Basque Team

Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariek brotzezko medalla irabazi zuen astearte honetan, igeriketa egokituko Europako Txapelketan, Madeiran. Zudaire hirugarren izan zen 100 metro bular eran (SB7), 1:32.79 denbora eginda. Marka horri esker, gainera, Espainiako errekorra hautsi zuen; Llopisek, berriz, 100 metro tximeleta kategorian (S8) lortu zuen domina.

Asteartekoarekin, bina domina dituztela itzuliko dira etxera. Izan ere, Zudairek 400 metro libre S8 mailan zilarra zintzilikatu zuen igandean; igerilari donostiarrak, bestetik, urrea irabazi zuen astelehenean, 100 metro bizkar eran.