Itxi

Beste kirolak

1 FORMULA

Lewis Hamilton Ferrarin arituko da 2025etik aurrera

AGENTZIAK | EITB Media

Ferrarik Lewis Hamilton fitxatu ostean, Carlos Sain pilotu espainiarrak talde italiarra utzi beharko du aurtengo denboraldia amaitzean.

  • Lewis Hamilton. Artxiboko argazkia: EFE

    Lewis Hamilton. Artxiboko argazkia: EFE

1 Formulako Munduko Txapelketa zazpi aldiz irabazi duen Lewis Hamilton pilotu britainiarra Ferrarin arituko da, 2025etik aurrera, talde italiarrak baieztatu duenez. Fitxaketa horren ondorioz, Carlos Sainz pilotu espainiarrak Ferraritik alde egin beharko du aurtengo denboraldia amaitzean.  

Ostegun arratsaldean, hiru agiri izan dira, bata bestearen atzetik. Hasteko, Mercedesek jakinarazi du Hamiltonek ez zuela bere taldean jarraituko denboraldia amaitzean; jarraian, Ferrarik iragarri du pilotu ingelesa fitxatu duela 2025erako; eta azkenik, Carlos Sainzek baieztatu du ez duela Ferrarirentzat korrituko datorren urtetik aurrera.

Hamiltonek 39 urte ditu, eta zazpi aldiz eskuratu du Munduko Txapelketa, Michael Schumacharrek beste, hain justu ere. Lehendabiziko garaipen handia 2008an lortu zuen, McLaren taldearen autoarekin, eta handik zenbait urtera iritsi ziren gainerako tituluak: 2014an, 2015ean, 2017an, 2018an, 2019an eta 2020an.