Beste kirolak
51. edizioa
ZUZENEAN | Behobia-Donostia lasterketa, ETB1en eta online
Erredakzioa
Lasterketa hitzordu klasikoa da atletismoko egutegian. Aurten ere, inskripzio marka berria ezarriko du, 34.000 parte-hartzailerekin.
-
Behobia-Donostia. Argazkia: EFE
Igande honetan, azaroaren 8an, Behobia-Donostia lasterketa lehiatuko da. Probak 51. edizioa ospatuko du aurten. Urtero legez, parte-hartzaile kopuruak gora egin du.
Jarraitu lasterketa, zuzenean, hemen.
Azken hamar edizioetako garaileek igandeko lasterketan parte hartuko dute, eta 51. edizio honek, parte-hartzaileen marka berria ezarri du, 34.000 inskripzio bildu ostean. Iaz baino 4.000 inskripzio gehiago bildu dituzte antolatzaileek.
Korrikalari katalanen kopuruak gora egin du, eta 5.500 korrikalari etorriko dira Kataluniatik. Bestalde, 8.800 korrikalari gipuzkoar izango dira aurtengo lasterketan, iaz baino gutxiago.
Hauek izango dira irteeren ordutegiak: 9:35ean gurpil-aulkidunak eta patinekin parte hartuko dutenak irtengo dira, eta 10:00etan tropel nagusia irtengo da, 19 irteera ezberdinetan banaturik.
51. edizio hau ere arrakastatsua eta kirol festa handi bat izatea espero da.
Behobia-Donostia ahalik eta ondoen egiteko gomendioak