Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Batzarra

TKEk 2024ko egutegiak eta aurrekontuak onartu ditu, baita aldaketak lehiaketaren araudian 2025erako ere

EITB Media

Eusko Label Liga ekainaren 29an hasi eta irailaren 15ean bukatuko da. Euskotren Ligak, aldiz, iaz baino bi estropada gehiago izango ditu; ekainaren 29an abiatu eta abuztuaren 25ean amaituko da.

1:31
Getariaren ontzia

Traineruen Kluben Elkartea (TKE) Bermeoko Arrantzaleen Museoan bildu da 2024ko Ohiko Batzarra egiteko. Hantxe, onartu egin dituzte 2024 denboraldiko egutegiak eta aurrekontuak.

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga ekainaren 29an hasiko dira Coruñan, eta Galizian lau estropada jokatuko dira guztira. Aurten, Coruñan jardunaldi bakarra jokatuko da. Ekainaren 30ean, ordea, Bueun egingo da estropada.

Bestalde, Pasaian eta Ribeiran sei luzeko eta bost ziabogako estropada eremuak berreskuratuko dituzte gizonezkoen estropadarako; hiru luzekoa eta bi ziabogakoa emakumezkoen estropadarako. Horrez gain, Kantabriak estropada bat izaten jarraituko du: Castro Urdialesen egingo den CaixaBank Bandera.

2024ko egutegiko berritasunetako bat da Euskotren Ligak 16 jardunaldi izango dituela, iaz baino bi gehiago, play-offetako bi jardunaldirekin batera, lehenengoz emakumezkoen txapelketaren historian. Zarauzko estropadak emango dio amaiera Euskotren Ligari, jardunaldi bikoitzarekin, eta play-offak iraileko hirugarren asteburuan jokatuko dira Barakaldon eta Portugaleten.

Aldaketak lehiaketako araudian

Orain arte, 2024 denboraldia barne, hasierako arraunlarien zerrendek gutxienez hiru baldintza hauetako bat bete behar zuten: 7 arraunlari propio izatea, harrokiko 3 tartean; 6 arraunlari propio, harrobiko 4 tartean; edo 5 arraunlari propio, harrobiko 5 tartean.

Arau horren gainean aurkeztutako aldaketa-proposamena onartuta, 2025etik aurrera hamaikakoek honako baldintza hauetako bat bete beharko dute: 7 arraunlari propio edukitzea eta horietatik 4 harrobiko arraunlariak izatea edo 6 arraunlari propio eduki eta horietatik 5 harrobikoak izatea.

2026an, kupoak harrobiko 5 arraunlarietaraino haziko dira 7 arraunlari propio dituzten traineruetan eta 6 arraunlariraino, harrobiko 6 arraunlari propio badaude hasierako arraunlari-zerrendan.