Irratia
CIES datuak
512.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera
EITB.EUS
Radio Euskadik gora egin du 179.000 entzule eskuratuz eta Euskadi Irratiak 149.000 entzule lortu ditu, inoizko emaitzarik onena.
EiTB komunikazio taldeko irratiekin 512.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostegun honetan, maiatzaren 21ean, argitaratu dituen emaitzen arabera.
EiTBko irratiek, CIESen azken neurketarekin alderatuta, 39.000 entzule irabazi dituzte.
Radio Euskadirekin 179.000 entzulek egiten dute bat, emaitza hauen arabera. Datu hauekin, Radio Euskadik iazko CIESen azken neurketan baino 4.000 entzule gehiago ditu. Euskadi Irratiak, berriz, 149.000 entzule ditu. Hauxe da Euskadi Irratiak inoiz eskuratu duen entzule konpururik onena. Gazteak 119.000ko entzulegoa lortu du, eta EiTB Musikak 32.000, gorunzko joera erakutsiz. Modu honetan, euskarazko irratiek 300.000 entzule dituzte orotara.
Horrez gain, Radio Vitoria 33.000 lagunek entzuten dute eta astegunetan Arabako irratirik entzunena da.
1.082.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat Telebistari dagokionez, 612.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutakoaren arabera. Hartara, astelehenetik igandera EiTB taldeak 1.082.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta.