Mezularia
Solasaldia
Hezkuntza arloan sortutako polemika, hizpide
Xabier de la Maza eta Aitor Urresti izan ditugu solaskide
-
19:35 min
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Irakasle ikasketak egiteko sarrera froga egitea proposatu ostean, sindikatuek oso haserre hitz egin dute. Salatu dute irakasleak egin dituztela PISA txostenak utzitako emaitza txarren erantzule, eta ez dela aipamanik egiten irakasleen lan baldintzen inguruan. Xabier De La Maza eta Aitor Urresti solaskideek gai horixe hartu dute hizpide 'Mezularia'n.
ELAk, LABek eta STEE-EILASek agerraldi bateratua egin dute, eta bertan hitz egin dute sailburuek esandakoen inguruan, baina gaurko agerraldiak bazuen beste helburu bat: hezkuntza sisteman egin beharreko aldaketak defendatzea eta lan baldintzak hobetzea, horri lotuta greba deitu dute martxoaren 22rako hezkuntza ez unibertsitarioan.
Hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egin dute solaskideek.