Lizardiren baratza

Aurkezleak : Jose Luis Padron

Astearteetan, 21:00etatik 22:00etara, eta igandeetan, 22:00etan

Kontaktua : lizardirenbaratza@eitb.eus

Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
1 / 17 Hurrengoa
Odesan dantzan

Odesan dantzan

Eli Tolaretxipik Ilya Kaminskiren "Odesan dantzan" (Balea Zuria, 2024) euskaratu du. Oda bat da Odesa geografiko eta historikoari batetik, baina baita egilearen irudimenean ageri den Odesari ere eskainia. 'Ez erortzeko ari gara dantzan' dio bertso batek. Dantza, poetarentzat, bizitzak dakarrena jasateko eta ez erortzeko bidea da.

Manuel Rivas, Letren Saria

Manuel Rivas, Letren Saria

Manuel Rivas galiziar idazleak jaso du 2024. urteko Espainiako Letren Saria. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak banatzen du. Epaimahaiak erabaki du Rivasi saria ematea honako arrazoi hauengatik: bere testuen kalitate narratiboagatik eta memoria historikoaren, justizia sozialaren eta galizieraren alde egiten duen defentsagatik.

Rifqa

Rifqa

Mohammed el-Kurd idazle eta kazetari palestinarrak 2021ean ingelesez argitaratu zuen Rifqa poema-bilduma eman du argitara Katakrak argitaletxeak, Eider Beobidek euskaratuta. Aspertuta metaforez, liburuak gordinkeriaz erakusten du Palestinan gertatu dena osotasun batetik ulertzeko bidea.
Poesia, indarkeria matxistaren aurka 

Poesia, indarkeria matxistaren aurka 

Mundu osoko poesiak egin duena, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko.

Jon Gerediaga eta Castillo Suarez, bi poeta solasean

Jon Gerediaga eta Castillo Suarez, bi poeta solasean

Bi poeta garaikide, gaur egungo poesia protagonistak Lizardiren Baratzean. 2023ko Irun Hiriko Literatura saria jaso zuen Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema liburuak. Lan horrek irabazi du orain Euskadi Literatura saria.

Uraren bideak

Uraren bideak

Euriak egoera animiko bat islatu du poesian eta kantuan joan deneko azken mende eta erdi honetan.  XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumaren hirugarren emanaldia aurkezteko Koldo Izagirrek eman zuen hitzaldia da 'Uraren bideak' (2001-6-15). 

Jorge Oteiza

Jorge Oteiza

Jorge Oteiza duela 116 urte jaio zen Orion. XX. mendeko artean arrasto handienetakoa utzi duen euskal artista izan zen Oteiza, jenio bizia. 

Spoon River Antologia

Spoon River Antologia

Edgar Lee Masters-ek 1915ean eman zuen argitara ezagun egingo zuen poesia-bilduma, Spoon River Anthology, non alegiazko herri bateko hildako biztanleei ahotsa eman baitzien. Euskaraz plazaratu du Balea Zuriak, Alain Lopez de Lacallek itzulia.

Luis Baraiazarra (1940-2024)

Luis Baraiazarra (1940-2024)

Luis Baraiazarra karmeldar idazle, itzultzaile eta olerkariak agur esan digu. Ekarpen ederrak eman dizkio euskal kulturari, euskal iturrira ekarri izan ditu obra klasiko handiak, besteak beste, azken urteotan egindako Avilako Teresaren eta Joan Gurutzekoren idazlan guztien itzulpenak.

Etxe bat norberarena

Etxe bat norberarena

Saiakera poetikoa da eta aldarrikapen poetikoa da Yolanda Arrietaren azken lana Etxe bat norberarena (Alberdania, 2024).  Hizkuntza, emakume izatea, lan jarduna eta adina.

Adineko emakume izatea eta sortzailea izatea eta euskaraz lan egitea. Gaurko egunetik ari den emakume idazle baten kontakizuna da Etxe bat norberarena.

Urbiako ermita

Urbiako ermita

100 urte bete ditu Urbiako Andre Mariaren ermitak, Artzainen Katedralak. Mende batean pasadizo ugari izan dira, eta ezagunenak gogorarazi nahi izan ditugu.

Coca-cola bat zurekin

Coca-cola bat zurekin

'Coca-Cola bat zurekin hartzea' maitasun poema bat da, Frank O'Hara poeta estatubatuarrak Euskal Herrira egin zuen bidaiatik bueltan bere maitaleari idatzia 1960an. Poema horrek sortutako bulkadatik ondu du Beñat Sarasolak "Coca-Cola bat zurekin" (Susa, 2024) eleberria.

Zeru-lurren liburua

Zeru-lurren liburua

Jon Gerediagak liburuan egin du eskaintza: Zaurituei. Hitz poetikoa maiz izan daiteke aterpe bat, lurmutur bat, min batzuk baretzeko sendabelar moduko bat.

Ruper Ordorika

Ruper Ordorika

Ez da musika soila, ez poesia soila... eta badu guztietarik. Abadia saria jaso du Ruperrek.

Leiho bat bihotzean

Leiho bat bihotzean

Aintzane Galardi oiartzuarrak poema liburu berria kaleratu du. Balea Zuria argitaletxeak argitaratu du. Metafora polita iruditu zaigu denboraldi berriaren aurkezpenera ekartzeko, astero irekiko baitugu leiho bat irratiaren bihotzean.

Koldobika Jauregi: Harriaren abestia

Koldobika Jauregi: Harriaren abestia

Koldobika Jauregi artista zendu da, 64 urte zituela.

Gure ondoren beste batzuk etorriko dira, beste amets batzuekin, baina harriak hor geratuko dira, beren abestiekin.

 

Zinzindurrunkarratz 

Zinzindurrunkarratz 

Oskar Alegria zinemagile nafarrak, bere azken lana, 'Zinzindurrunkarrantz' ez-fikzio poetikoa, Donostiako Tabakaleran aurkeztu du. Proiekzioaren ondoren, Kontatutako Zinean solasaldian parte hartu du Alegriak. 

'Lagun minak' Bat eta bakarra. Despedidakoa

'Lagun minak' Bat eta bakarra. Despedidakoa

'Lagun Minak' liburuaren irakurraldia egin du Jon Benitok. Zarauzko Garoa liburu dendak antolatuta eskaini zuen saioa, liburu dendan bertan. Bi urte dira liburua atera zela, egin du bere bidea, ondo egin ere, eta lagun arteko despedida on bat merezi zuen.

Anonyme Popular: gutartasun garaikidea

Anonyme Popular: gutartasun garaikidea

Igor Elortza bertsolariak eta Rafa Rueda musikariak azken emanaldia ospatuko dute Anonyme Popular proiektuarekin. 

Arantzazuko Brebiarioa

Arantzazuko Brebiarioa

Arantzazuko Basilikako lanak hasi zirenetik ia 75 urte igaro direnean, XXI. mendearen erdialdera bidean, oraindik ere, Euskal Herriko Andremariar Santutegirik garrantzizkoena da, eta otoitzerako nahiz naturarekin eta kulturarekin adiskidetzeko eta topatzeko lekua da.

Bizia irakasten

Bizia irakasten

Rafeef Ziadah, Fadwa Touqan edota Ghayath Almadhoun bezalako poeta palestinarrek gorroto guztien gainetik, elkarbizitza zer den munduari egunero irakasten poesiaren bidez.

Manttalingo alaba: oroitza eta aitortza

Manttalingo alaba: oroitza eta aitortza

Mikel Etxabururen poesia lan berria, "Manttalingo alaba" (Pamiela, 2024), Saturrarango emakumeen kartzelan preso egondakoei eta 1936ko gerran ahaztutako guztiei eskainia.

Harkaitz Cano, poema irakurraldia

Harkaitz Cano, poema irakurraldia

Harkaitz Canok irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko poesiaren alorrean. Canok saria eskuratu du "Ulu egiteko bolondres bila" (Susa, 2023) lanarekin. Miramongo estudioetan izan da egilea, eta irakurraldi berezia prestatu dugu berekin.

Errobiren lekukotasuna 

Errobiren lekukotasuna 

Duela 50 urteko kantu berberak, baina, agian, gaurkotuagoak. Soinu aldaketa batekin. Hala ere, gaiak eta letrak berdinak dira, ez dira aldatu. Bost hamarkadaren ostean gaiek egunerokotasuna mantentzen dute.

Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua

Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua

Bigarren poema liburua eman du argitara Iñaki Irazuk, Susa argitaletxean: "Zakur zaunkak". Joan den otsailean irakurraldi musikatua egin zuten Donostian, PoetiKa zikloaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ekitaldi Aretoan, Iñaki Irazu poetak eta Jabier Muguruza musikariak. Irazuk bere azken liburuko poemak irakurri, eta tarteetan Muguruzak hiruzpalau pieza jo zituen akordeoiarekin.

Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (eta 2) 

Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (eta 2) 

Ipuin irakurraldia: Aintzane Usandizaga, Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionandia, Gasteizko Aldekoa jaialdiaren barruan.

Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (1) 

Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (1) 

Marijo Olaziregi irakaslea, Irati Majuelo eta Nagore Fernandez ikerlariak, eta Mikel Aierbe irakaslea bildu dira jaialdiaren lehenengo ekitaldian, euskal ipuingintzari buruz aritzeko.

Arestian, egun..!

Arestian, egun..!

Andoni Egaña bertsolariak, Aitor Furundarena musikariak eta Andoni Salamero olerkari-esatariak  'Arestian, egun...!' ikuskaria ondu dute, Gabriel Aresti poetaren omenez.

Lizardiren baratza (2024/03/26)

Lizardiren baratza (2024/03/26)

Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Eduardo Chillida: eman ta zabal zazu

Eduardo Chillida: eman ta zabal zazu

2024an ospatzen da Eduardo Chillida euskal artista entzutetsua jaio zeneko mendeurrena. 'Zuhaitzaren antzerakoa naiz –esan ohi zuen–. Sustraiak hemen nire herrian ditut, adarrak, berriz, munduari irekita zabal-zabalik'.

Gorka Setien, matxinadaren hitz

Gorka Setien, matxinadaren hitz

Bost poesia liburu eman zituen argitara; Hernanin sustraitutako poeta eta irudigilea 2024ko otsailean hil zen, 65 urterekin.
Itxaro Borda: mugak gainditzen

Itxaro Borda: mugak gainditzen

Itxaro Borda euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak, eta hain zuzen, iragan urrian egin zuen sarrera hitzaldia, Baionan. "Mugari tirorik ez" izeneko idazlana irakurri zuen bere sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak sakonduz.

Markos Gimenoren 101 letrakartel 

Markos Gimenoren 101 letrakartel 

Markos Gimeno artista polifazetikoaren obraren gainean solasaldia egin zuten Ermuko Infreñu tabernan. Solasaldia Libe Solozabalek gidatu zuen, Joseba Sarrionandia eta Iratxe Ugalde lagun zituela. 

Joxan Artze... espirituz ere bai!

Joxan Artze... espirituz ere bai!

Andoni Salamero olerkariak eman digun testigantzak 39 urtez landutako Artzeren lotura espiritual sakonean, alderdi ez hain ezagun horretan argi egitea bilatzen du.

Xabier Montoia: XXI. mendeko uzta

Xabier Montoia: XXI. mendeko uzta

"Hiriak eta urteak" poema liburua argitaratu du Xabier Montoiak, Pamielarekin. Hauxe da bere XXI. mendeko uzta.

Maite Idirin, herrigintza kantuz

Maite Idirin, herrigintza kantuz

Idirinek herrigintzari egindako ekarpena da irratsaioa gidatzen duen gaia. Eta ekarpen hori «kantuz» egin zuen. Emakume borrokalaria, euskal kantagintza berriko ahotsetako bat izan zen. 80 urterekin hil da.

 

Silvio Rodriguez, euskaraz

Silvio Rodriguez, euskaraz

Nostalgiari, iraganari, abesten diote Jon Maiak eta Silvio Rodriguezek 'Kantu berri bat gara' lanean. 

Jose Angel Irigaray: poesia-bidaia

Jose Angel Irigaray: poesia-bidaia

Jose Angel Irigaray idazle, poeta eta kulturgilea omendu dute Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan. Medikua ofizioz, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigaray, Ez Dok Hamairuko partaide izan zen, eta egun Oteiza Fundazioko eta Euskaltzaindiako kidea da. Bere idatziengatik ere da ezaguna, eta besteak beste, Benito Lertxundik sarri jarri die melodia bere poemei.

Philip Larkin: bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa

Philip Larkin: bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa

Philip Larkin poeta ingelesaren antologia zabala euskarara ekarri du Juanjo Olasagarrek, Susa argitaletxeak plazaratzen duen Munduko Poesia Kaierak bildumako 47. zenbakian.

Zazpi aldiz elur

Zazpi aldiz elur

Gipuzkoak Mikel Laboari eskainitako Urrezko Domina jaso zuten haren senitartekoek 2008ko abenduaren 23an. "Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan". Hitz horiekin eman zion hasiera Bernardo Atxagak Laboari eskainitako laudorioari. Laboaren laudorioak zazpi aldiz elur izena hartu zuen.

1 / 17 Hurrengoa

Programazioa Abenduak 20

Gehiago ikusi

  • Orain BOULEVARD
  • 10:05 BOULEVARD II
  • 13:00 CRONICA DE EUSKADI
  • 14:15 KIROLALDIA 1
  • 15:05 KULTURA.EUS
  • 16:05 DISTRITO EUSKADI
  • 19:00 GANBARA
  • 19:40 KIROLALDIA 2
  • 20:00 GANBARA
  • 21:05 LA MECANICA DEL CARACOL
  • 22:05 KIROL GAUA
  • 23:05 GANBARA NEGRA
  • 00:05 BOULEVARD
  • 01:05 DISTRITO EUSKADI
  • 02:05 LA MECANICA DEL CARACOL
  • 03:05 KULTURA.EUS
  • 04:05 KIROL GAUA
  • 05:05 GENERACION VINILO
  • 05:50 IGLESIA EVANGELISTA
  • 06:05 CINTA ABIERTA
  • 07:05 HAGASE LA LUZ
  • 08:00 CRONICA DE EUSKADI-FIN DE SEMANA
  • 09:05 PARLAMENTO EN LAS ONDAS
  • Orain BOULEVARD MATINAL
  • 07:00 RADIO VITORIA GAUR
  • 08:00 RADIO VITORIA GAUR ACTUALIDAD
  • 10:00 RADIO VITORIA GAUR MAGAZINE
  • 12:00 GAUR 12H
  • 12:15 DIALOGOS
  • 13:00 CRONICA DE EUSKADI
  • 13:30 ARABA GAUR I
  • 14:00 CRONICA DE EUSKADI
  • 14:15 RADIO VITORIA DEPORTES
  • 15:00 ALDAPEKO
  • 16:00 DISTRITO EUSKADI
  • 19:00 GANBARA
  • 19:30 ARABA GAUR 19.30
  • 19:30 ARABA GAUR 19.30
  • 20:00 HERRIAN
  • 21:00 LA MECANICA DEL CARACOL
  • 22:00 KIROL GAUA
  • 23:00 VIVIR PARA VER
  • 00:00 RV GAUR
  • 02:00 DIALOGOS
  • 03:00 ALDAPEKO
  • 04:00 SORGIN GAUA
  • 06:45 CAMPANAS ALAVESAS
  • 07:00 BOGART BAILA CON LOBOS
  • 07:55 RV GAUR FS
  • 08:00 CRONICA DE EUSKADI FS