Itxi

Faktoria

BO-AVIRON errugbi partida

"Paperaren gainean Baiona Biarritz baino hobea baina, Davidek Goliat jo dezake!"

Oihane Yustos | Eitb Media

Peio Dospital Baionako Aviron errugbi taldeko jokalari eta presidente izandakoa, partida garrantzitsuaren aurrean urduri eta "beldurtuta" dagoela aitortu du "Faktoria"n.

  • Peio Dospital, Baionako errugbi taldeko jokalari eta presidente izandakoa

    Peio Dospital, Baionako errugbi taldeko jokalari eta presidente izandakoa

    7:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Barrutik ezagutzen du Ipar Euskal Herria eta frantziar estatuko errugbi txapelketa, Peio Dospitalek. Baionako Aviron taldeko jokalari eta presidente izandakoa da eta Frantziako selekzioan jokatu du. Barruan darama grina eta urduri harrapatu dugu, larunbatean Biarritz Olimpyque eta Aviron Bayonnais taldeek jokatuko duten partida erabakigarriaren aurrean.

"Biziki garrantzitsua da" aitortu du Peiok, "beldurtuta nago eta taldea ere bai. Papearen gainean Baiona Biarritz baina talde hobea da baina, kiroleak nork daki. Davidek Goliat jo dezake larunbatean". Prefeturak ezarri dituen debekuen ondorioz, 'etxean, lagun eta senideekin' ikusiko du partida, Baionako taldearen alde eginaz, zalantzarik gabe: "larunbatean euskal talde batek galduko du, errugbi talde bateko jarraitzaileak triste izango dira eta espero dut ni ez izatea".