Itxi

Faktoria

San Telmo pil-pilean

Eneko Calvo: 'Gastronomiaren bidez Euskal Herriko historia azaltzen dugu'

San Telmo museoan euskal kulturaren eta gastronomiaren arteko harremana azaltzen dute "San Telmo pil-pilean" erakusketan, ekainerarte ostiral eta larunbatetan egingo dituzte bisita gidatuak.

  • San Telmo Faktorian

    San Telmo Faktorian

    18:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneko Calvoren eskutik "Faktoria"n "San Telmo pil-pilean" bisita gidatuaren aurrerapen bat egin dugu. Ordubeteko bisita gidatua egiten dute ostiralero eta larunbatero, bisita honi esker euskal gastronomiak izan duen garapena ezagutu dugu, eta osagarri bakoitzak zer nolako iraultza izan duen. Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin bukatuta, besteak beste Arzak jatetxean zuten lehenengo mahaiaren eta kartaren adibide bat dute museoan.

Bisitariek euren usaimena eta ukimena beharko dute bisitan zehar dauden hainbat elementu ezagutzeko. Ordubeteko ibilbidearen ostean "Bokado" jatetxean pintxo dastazea eskaintzen dute.