Itxi

Faktoria

Oi(h)artzun filosofikoa

'Haurrek ikaragarrizko gaitasuna dute filosofia garatzeko'

Oiartzunen, Abaraxka Udal Ludotekan 6 urtetik 16 urte bitarteko gazteentzat Filosofia sustatzeko ekimena antolatu dute. Arraroa bada ere, filosofia eta haurrak eskutik doazela diote antolatzaileek.

  • 18:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nondik gatoz? Nora goaz? Izan ala ez izan… filosofiaren historian askotan errepikatu diren galderak dira, Oiartzunen haurrak filosofiara gerturatzeko ekimena egiten ari dira. Abaraxka Udal Ludotekan igandeetan "Oi(h)artzun filosofikoa" egiten ari dira Azmarrin elkarteak sustatuta.

Eskoletan dagoen lan ildoari buelta eman nahi diote, normalean galderak egiten zaizkie haurrei, baina orain haien interesetatik sortutako galderak izango dira, haurrek duten bat-batekotasuna aprobetxatuz.

"Faktoria"n, Azmarrin elkarteko, Xabier Salaberria eta Maddi Nazabalen hitz egin dutu, eta Nekane Martiarena, ludotekako arduradunarekin. Eurek esan digutenez, haurrek ikaragarrizko gaitasuna azaltzen dute filosofiarako, galdera berriak sorrarazten dizkiete haurrei eta hori parte hartzailee guztientzat da onuragarria da.

Ekimenari "Oi(h)artzun Filosofikoa" jarri diote izena, eta hitz jokoa egin dute gainera: Oiartzunen izanik herriko izena erabili dute, baina gero “i” eta “a” hizkiaren artean, parentesi artean, “H”a sartu dute, alegia 'Oihartzun Filosofikoa', filosofiak dakarren oihartzuna, nolabait esateko.

 

ateko.