Itxi

Faktoria

Etorkizuneko etxea

'Jasangarriagoa eta merkeagoa da zurezko etxea'

Urola Lanbide eskolan zurezko etxea egiten ari dira eta proiektuaren berri izan dugu 'Faktoria'n Garikoitz Cuadrado irakaslearekin eta Xabier Arenaza Habic Cluster-eko arduradunarekin.

  • 17:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etorkizuneko eraikuntzak omen dira zurezko etxeak. Azkoitiko Urola lanbide heziketako ikastetxean zurezko etxea eraikitzen ari dira. Urola lanbide eskolako irakasle Garikoitz Cuadradok adierazi digunez,  "ideia orain lau urte sortu zen, hasi ginenean eraikuntzara espezializatzen. Cluster-arekin elkarlanean hasi eta horrela sortu da. 60 m2ko etxe bat izango da". Xabier Arenaza Cluster Habic-eko arduradunaren arabera,  "Formakuntza eskolak eta industria oso lotuta doaz. Diseinatu eta sortu ideiaren pean, ikusi genuen interesgarria zubi hori garatzea”.

Ekimena nola garatu duten azaldu digu Cuadradok. "Donostiako arkitektura eskolako ikasleak etorri ziren, 13 proiektu diseinatu zituzten neurriak hartuta, eta bozketa bidez bat aukeratu zen. Hori da egiten ari garena".  Argi dute biek ere egurra "jasangarriagoa dela hormigoia baino eta industrializatu daitekeenez merkeagoa ere izan liteke". Proiektuaren inguruko xehetasunak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan.

elkarrizketan.