Faktoria
Musika talde berezia
'Gure gizartea ez dago prestatuta autismodun pertsonak ulertzeko'
Auritz, laino eder hori musika talde berezia da. Mikel Bizar autismodun pertsonen hezitzaile eta musikari ere badenak eman dizkigu xehetasunak.
-
17:12 min
Mikel eta Gorka Bizar hezitzaileak eta, aldi berean, musikariak dira. Lana eta zaletasuna uztartu dituzte, Auritz, laino eder hori autismoaren inguruko musika taldea sortuta. Bideoklipa egin berri dute, eta Mikelen bisita izan dugu 'Faktoria'n, proiektua ezagutzeko.
Ugaitz autismoa duen ume bat eta Monika bere ama agertzen dira bideokliparen irudietan. '10 urteko ume bat da Ugaitz, eta hasiera batean ez zaio ezer nabaritzen; harekin denbora egon behar duzu ohartzeko. Filtrorik ez dauka, pentsatzen duena esaten du, eta hori ez dago beti ondo ikusia', nabarmendu du Mikelek.
Proiektu honek helburu argia du. 'Zabaldu nahi dugu autismoa duten umeak ez daudela hor izkina batean, beraiek badute komunikatzeko beste modu bat eta hori gizarteratu behar da'. Bideoklipeko kantua entzuteko aukera izan dugu 'Faktoria'n, eta estigmatizatuta dagoen gaitz honen beste aurpegi bat bistaratu digu Mikelek.
u digu Mikelek.