Itxi

Faktoria

Musika

Anari: sei kantu epilogoa osatzeko

6. lana besapean hartuta etorri zaigu 'Faktoria'ra kantari azkoitiarra. Hemen da Anariren disko berria!

  • 29:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jarraitzaileak, Anarizaleak, esperoan ziren eta hemen da Anariren Epilogo bat lana. 'Faktoria'n kontatu digu "zikloa ixteko" diskoa dela. Azken lanetik hona, Zure aurrekari penalak plazaratu zuenetik, urtebete bakarrik joan da, ea haren nolabaiteko segida dela azaldu du.

Nabarmentzekoa da 'Agur Jesusen Ama' kantuaren moldaketa. Anarik aitortua da "elizako kantu asko oso gustuko" dituela, melodia horien "indarra eta akorde aldaketak, oso emozionanteak" iruditzen zaizkiola.

Kantuen eboluzioaz galdetuta, etxean ahotsarekin eta gitarrarekin sortzen diren horiek "erabat estudioan osatzen" direla kontatu digu; kolaboratzaile eta taldekideen ekarpenek osatzen dutela kantua, eta orduantxe entzuten dituela berak ere aurrenekoz oso-osorik.

 

 

 

>