Itxi

Faktoria

Aralar mendiko pistak

Aralarren artzainen bordetara iristeko pistak eraiki behar al dira?

Aralar mendi lerroaren Gipuzkoako aldean, bide edo pistak eraikitzeko proiektuari buruzko eztabaida, 'Faktoria'n, Euskadi Irratian.

  • Aralar

    Aralar mendilerroa

    28:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aralar mendiaren Gipuzkoa aldean, Tolosaldea eta Goierriko herritan, eztabaida bizia piztu da artzain eta ganaduzaleen txaboletara iristeko eraiki nahi diren bide edo pisten inguruan. Sektorearen, artzain eta ganaduzaleen aspaldiko eskaria da hori baina, udal guztiek ez dute proiektua egoki ikusten eta talde ekologistek, azpiegitura berriek sor ditzaketen kalteez ohartarazi dute.

Tolosaldea eta Goierriko udalak elkartzen dituen ENIRIO ARALAR mankomunitateak, lehentasunen orria onartu du urrian eta bertan argi berdea eman diote pista gehiago eraikitzeari.

'Faktorian' elkartu ditugu Aloña Jauregi Landarlan talde ekologistako kidea eta Josu Oiartzabal artzaina eta era berean, mankomunitatean osatu den lantaleko kidea. Saioan jaso ditugu proiektuaren alde dagoen Abaltzisketako Udala eta egitasmoa begi onez ikusten ez duen Itsasondoko Udalaren iritzia.