Mendekotasunen bat duten gizon eta emakumeak zaintzeko, titulazioa ezinbestekoa izango da datorren urtetik aurrera. Egoera berri horrek bultzatuta, ikasketa berriak prestatu ditu Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI eskolak, Dependentziaren Arretarako erdi mailako gradua. Xehetasun guztien berri eman digute Alberto Izagirre eskolako zuzendariak eta Mikel Alberdi zuzendari ordeak Euskadi Irratiko Faktorian.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa