Albisteak
Ebazpen aintzindaria
Kontratu finkoen kalte ordain bera, aldi baterako langilea izan arren
Europako Justiziak ezarritako irizpidea aintzat hartuta, bi ebazpen onartu ditu Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak. Garbiñe Biurrun Gizarte Aretoko presidentearekin hitz egin du Maite Artolak.
-
Garbiñe Biurrun
8:35 min
Europako Justiziak ezarritako irizpidea aintzat hartuta, bi ebazpen onartu ditu Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak aldi baterako kontratua duten langileek kontratu finkoa dutenek adinako kalte ordaina kobra dezaten. Garbiñe Biurrun da erabakia hartu duen aretoko presidentea eta berak eman dizkigu azalpenak 'Faktoria'n.
Europako zuzentarau batean oinarritutako erabaki judiziala da. Europako justiziak ezarritako irizpidea kontuan hartuta erabaki du Euskadiko Auzitegi Nagusiak baina erabakiaren kontrako helegitea aurkez daiteke Gorenaren aurrean.
Kontratu laborala duten interinoei eta aldi baterako zenbait kontraturen kasuan eragina izan dezake. Ez dago hain garbi administrazioko langileen kasuan eragina zein izan daitekeen.