Itxi

Baipasa

Ylenia Benito

"Nire romcom propioa da istorio hau"

Lierni Ibargutxi |EITB Media

Zinema aretotik irten eta kanpoan ekaitza. Aterkirik ez. Eta ezezagun batek bere aterkia eskaintzen dizu. Komedia erromantiko baten hasiera dirudi baina benetan gertatu zaio gure kolaboratzaileari

  • "The Notebook" filmeko irudi bat

    "The Notebook" filmeko fotograma bat

    16:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur Ylenia aterki eta guzti etorri zaigu estudiora. Nahiz eta arratsalde eguzkitsu paregabea izan. Baina berak aterkiaren istorioa kontatu nahi izan digu. Eta horretarako garrantzitsua zen aterkia estudiora ekartzea. Egia esan, orain aterkiarekin doa leku batetik bestera. Michaelek utzi zionetik. Bai, Michael da zinema aretotik irten ondoren bere aterkia utzi zion ezezaguna. Eta istorio horren osagaiak nahikoa izan dira Yleniarentzat bere komedia erromantiko propioa sortzeko. Fantasia errealitate bihurtuko ote den, auskalo! Istorioa osorik entzun nahi baduzu, sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia